Bilboko Elorrieta auzoan hasten den, eta Las Arenasen bukatzen den BI-711 errepidean bidegorria jarri dezatela eskatuko dute berriro. Hori aldarrikatzeko bizikletarekin ibilbide hori egingo dute. Larunbatean izango da, eta Foru Aldundiatik irtengo dira, goizeko 11:00etan.
Horrez gain, bertan, bizikleta eta bidaiei buruzko ideiak, experientziak, eta abar konpartitzeko aukera egongo da. Antolatzaileek adierazi dutenez: "Euskara praktikatzeko aukera paregabea izango da eta jendea parte hartzera animatu nahi dugu, eguraldia lagun izango dugu eta ibilbidea laua eta oso polita da."