Hirugarren urtez, errefuxiatu eta migratzaileei laguntzeko Euskal Herriko herri-plataformek Europako Batasuneko eta hemen inguruko beste administrazio batzuetako politikak salatuko dituzte; izan ere, “gehiago kezkatzen ditu beren mugak eta salgaiak babesteak, gerraren eta mugen negozioarekin aberasteak, giza eskubideak babesteak baino” diote.
Egoera are gehiago larriagotu da azken hilabeteetan. Mediterraneoan, Saharan, Sirian... Adingabeak desagertu egiten dira; pertsonak saldu eta erosi egiten dira; emakumeek indarkeria jasaten dute, eta sexu-esplotaziorako salduak dira…
Horrez gain, Herri-plataformek adierazi dute hemen ere, Euskal Herrian, badagoela lotsaren harresi bat, Santurtziko Portuan, hain zuzen. Salatu dute, halaber, badaudela lurralde batetik besterako bidean diren migratzaileak, eta ez-migratzaileak, kalean bizitzen.
Gauzak horrela, 25 hirik baino gehiagok eta 150 kolektibok deialdiarekin bat egin dute. Honek izango dira Hego Euskal Herrian antolatu dituzten ekintzak:
Bilbo: Bilboko Udaletxea, 12:00. Manifestazioa.
Donostia: Bakearen Usoan, 12:00. Kontzentrazioa.
Gasteiz: Gasteizko hirigunea, 13:00. Kalejira.
Iruñea: Gazteluko Plaza, 12:30. Kontzentrazioa.