Gaur helduko da euskaraz grabatutako azken filma zinemetara. 'Errementari' izenarekin aurkeztu dute eta dagoeneko krikika bikainak jaso ditu. Aspaldi Araban erabiltzen zen eta galduta dagoen euskalkian grabatu dute eta horrek filma eta narrazioa hobetzen duela aitortu dute.
Zuzendaria Paul Urkijo gasteiztarra da. Hau, bere lehenengo lan luzea izando da eta Kandido Uranga eta Eneko Sagardoy aktoreak bere esanetara egon dira. Eneko 'Handia' filmeko protagonista izan da eta Goya sari bat eskuratu zuen paper hori dela eta. Enekok aitortu duenez "Handiak ate asko ireki ditu eta jaso dituen sariak euskaraz egindako beste filmak lagunduko ditu".
Paul Urkijok aspalditik zeraman pelikula hau egiteko gogoekin. Azaldu duenez, denbora askoko lana izan da ipuina filma bihurtzea eta euskara horretara pasatzea, baina egindako lanarekin pozik agertu da. "Umetan ipuin hori asko gustatzen zitzaidan, eta deabruaren ipuin klasikoa mantentzea zen nire nahia, izatez izu-gotikoa darabilen ipuina da eta hori zen gehien erakartzen ninduena.
Laburpena
10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.