Aurten, “Kenny” emanaldiarekin abiatuko da Thinking Football Film Festival jaialdia. Film horrek Kenny Dalglish Liverpooleko jokalari eta entrenatzaile mitikoaren ibilbidea erakusten du. “The King” izenez ezaguna, kirol ibilbide distiratsuaz gain, Dalglish ikurra izan zen Hillsborough-eko tragediako biktimentzako justiziaren borrokan. Filmaren ostean, bertaratuek Stewart Sugg zuzendariarekin eta David Tryhorn ekoizlearekin hitz egin ahal izango dute.
Kennyren emanaldiaren aurretik, Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteak Publikoaren 2017ko Saria emango die “The Pass” filmeko Duncan Kenworthy ekoizleari eta John Donnelly gidoigileari. Izan ere, hura izan zen iazko jaialdian ikusleek ondoen baloratu zuten filma. Saria Angel Garraza euskal artistaren eskultura eta 2.000 €-ko diru-kopurua izan da, saridunak futbolari lotutako proiektu sozial bati dohaintzan eman diezaion.
Bihar, apur bat lehenago hasiko dira saioak. Arratsaldeko 18:30ean, BBK aretoan ere, 'Don't take me home' galeseko filmea egongo da ikusgai. Film honen ostean, 'El Equipo de mi barrio' filmearen txanda izango da. Honek dira aste honetarako prestatu dituzten ekintzak. Bi jardunaldiak Kale Nagusiko BBK aretoan eta doan eserlekuak bete arte izango dira.