URIOLA-k ere planto egingo du M8an

uriola.eus 2018ko mar. 7a, 14:19

Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egingo du URIOLA-ko lantaldeak, eta grebarekin loturiko ekimenen berri soilik emango du. 

Bestelako ekoizpen lanak alde batera utzi, eta grebari buruzko informazioa zabaltzera bideratuko du bere zeregina URIOLAko lantaldeak martxoaren 8an. Web gunearen eta sare sozialen bitartez egingo du grebaren jarraipena Bilbon. 

Zuk ere parte har dezakezu grebaren kontaketan, Facebook (uriolapuntueus) eta Twitter (@uriolaeus) sareetan URIOLA-ri aipamena eginez. Sarean eta auzolanean lan eginez, grebak Bilbon izango duen ikuspegi anitz eta zabalagoa eskainiko dugu.