UdalBerri – Bilbao en Común udal-taldeko emakumeek bat egiten dute M8ko grebarekin

Erabiltzailearen aurpegia UdalBerri-Bilbao en Común 2018ko mar. 8a, 09:48

Soberan daude grebara joateko arrazoiak. Langabezia- eta enplegu-zenbakiak okerragoak dira emakumeentzat, kontratu partzialen % 75 emakumeentzat dira, eta, batez beste, gizonek baino % 25 gutxiago kobratzen dute. Bestetik, nagusiki emakumeek egiten dituzten zaintza-lanek agerian egon gabe jarraitzen dute, eta emakumeek erantzukizun- eta botere-postuetan duten presentzia eskasa da, argi eta garbi; testimoniala dela ere esan daiteke.

Osorik irakurri