Azkue Fundazioak B-Tuber ikastaroa eskainiko du martxoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkue Fundazioa 2018ko mar. 13a, 10:32
Argazkia: Burutu agentzia

Bilbon erroldatutako 14-17 urte bitarteko gazteei YouTube plataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzera, editatzera, produzitzera, post-produzitzera animatzea da B-Tuberren helburu nagusia eta horretarako formakuntza saioak eskainiko dizkiete. 

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak elkarlanean B-Tuber ikastaroa eskainiko dute martxoak, 26an, 27an eta 28an, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Euskararen Etxean. Ikastaroaren irakasleak EHUko Informazio eta Komunikazio Zientzien fakultateko graduko Iker Maguregi irakaslea eta Ane Atxutegi YouTuberra izango dira.

Ikastaro dibertigarri eta praktikoa; hiru goizetan gauzatuko da, egunero 4 ordu eginez. Egun bakoitzak konpetentzia ezberdinak izango ditu, ikastaroa bukatzean gazteek YouTuber izateko argibide nagusiak ezagutuko dituzte.

Egitaraua

-Lehen egunean klase teknikoa: gaiaren aukeraketa, nola landu ideia bat, gidoia prestatu, lokalizazioak aukeratu, nola lortu argiztapen eta soinu ona, ikasleek jarraitzen dituzten youtuberren bideoen azterketa…

-Bigarren egunean: hitzaldi formatua: Anek bere esperientzia youtuber bezala kontatuko du. Zergatik sortu zuen Youtube kanala? Zein asmoz? Zeintzuk ziren/dirabere youtuber erreferenteak? Sarean euskaraz aritzea positiboa ala negatiboa ? Nola aukeratzen ditu gaiak? Nola erebiltzen ditu tag-ak, SEOa, posizionamendua hobetzeko aholkuak..., zenbat denbora behar du bideo bat egiteko: hasierako ideiatik, grabaketa, edizioa, Youtubera igo, bideoaren promozio lanak…

-Hirugarren egunean: klase praktikoa: aurreko bi egunetan ikasitakoa praktikan jartzeko unea. Taldeka bideo bat sortu beharko dute, eta amaieran, beraien artean erabaki beharko dute zein izan den bideorik hoberena.

Izen emateko formulario hau bete behar da martxoak 22a baino lehen.