Iazko Aste Nagusian egindako inkesta baten arabera, adingabeen %14k ez dute inoiz kondoia erabiltzen

uriola.eus 2018ko mar. 15a, 07:25

T4 elkarteak Bilboko Aste Nagusian iaz 15 eta 20 urte arteko 475 gazteri egindako inkestaren datuak biltzen dituen txostena eman du ezagutzera.

2010etik urtero sexu praktikei buruzko inkestak egiten ditu T4 elkarteak. Iazko Aste Nagusian egindako inkesten emaitzen artean aipagarriena preserbatiborik erabiltzen ez duten gazte kopuruaren igoera da. Adingabeen %14k ez dute inoiz erabiltzen, 2016ko %2,4arekin alderatuz.

Txostenak 15 eta 20 urte arteko 475 gaztek iazko Bilboko Aste Nagusian emandako datuak biltzen ditu. Harreman motak, sexu praktikak, maiztasuna eta preserbatiboen erabileraren datuak ageri dira bertan.

 

Argazkia: Tina Franklin