Euskal kulturaz gozatzeko Basque Fest jaialdia bihar hasiko da

uriola.eus 2018ko mar. 27a, 11:07

Aurtengo Basque Fest Jaialdiak euskal kulturaz gozatzeko 200 proposamen baino gehiago dakarz. Jaialdiak izan duen programarik zabalena izango da eta Aste Santu honetan zehar burutuko dute martxoaren 28tik apirilaren 1era arte.

Bilbo euskal kulturaren jai erraldoia gogo ikaragarriz bizitzeko prest dago: basque FEST. Jaialdian kaleko animazioa, gastronomia, musika, dantza eta beste hamaika jarduera ludiko eta didaktiko antolatuko dira Bilbo Aste Santuko planik onena izan dadin.

Bilboko Udalak egindako programak, guztira, 235 jarduera izango ditu, hau da, gaur egun arte egin den anbizio handieneko kartela, hiriko bizitza sozial eta ekonomikoa dinamizatuko duen ekitaldiaren bultzada ere badena. basque FESTek proposamen berriak ekarriko ditu, jai-espazio berriak, itsasadarrean egiteko jarduera berriak eta lehen mailako musika-eskaintza. Kepa Junkeraren ikuskizuna azpimarratu behar da, FOK izenburua duen azken diskoa aurkeztuko baitu lehenengoz Euskadin.

Jaialdia martxoaren 28tik apirilaren 1era antolatuko da, eta hiria euskal idiosinkrasia izango da, herritarrei eta bisitariei euskal unibertso osoa eskaintzeko pentsatutako programazioarekin. basque FESTen eskainiko den kultura eta aisialdirako eskaintza ugaria da, hain zuzen ere, Aste Santuan Euskadin zein Kantauriko kostaldean Bilbo turismoa egiteko erreferentziazko leku izateko aktibo erabakigarrienetako bat.

Bilboko Udalak ekitaldia antolatzearekin batera, halaber, hiria dinamizatu nahi du, goi-mailako kultura eta aisialdirako eskaintza proposatu, jarduera ekonomikoa sustatzen duen giro dinamikoa sortu eta metropoliko, alboko lurraldeetako, estatuko eta atzerriko bisitariak erakarri. basque FESTekin Aste Santua izango da hiria ezagutu eta Euskadiko kultura eta tradizioetan murgiltzeko unerik aproposena.

Gastronomia, herri kirolak, euskarazko musikaren artista garrantzitsuen emanaldiak, euskal rocka, dantza, ibilbideak itsasadarrean, kalejirak, tailerrak, merkatuak, bertsolaritza, haurrentzako planak... Euskal unibertso osoa egongo da basque FEST jaialdian. Aurreko urteetan bezala, programazioak bost atal nagusi izango ditu: Gourmet, Musika, Kultura, Sport eta Market. Horien bidez, euskal kulturaren esentzia osoa jasotzea da asmoa.

Musika

basque FESTek zuzeneko musikaren aldeko apustu oso ausarta egin du aurtengo edizioan. Kepa Junkera euskal musika mundu osoan zehar zabaldu duen artista dugu, eta azken lana aurkeztuko du lehenengo aldiz Euskadin. FOK izenburuarekin, Kataluniako, Valentziako Balearretako eta Sardiniako musika herrikoiaren soinu eta erritmoetan murgilduko da. Trikitilari bilbotarra Plaza Barriko agertokira igoko da martxoaren 30ean, ostirala, gaueko 21:00etan. Kataluniako, Valentziako, Balear Uharteko eta Alguer hiriko (Sardinia) instrumentistekin batera arituko da, ‘Amics de FOK’ izena hartzen dutenak.

Euskal musikaren funtsezko beste izen bat Ruper Ordorikarena da, eta Azkuna Zentroan joko du larunbatean, hilaren 31n, 22:00etan. Mugalaris taldearekin batera egongo da. Ia lau hamarkadako ibilbidearen ostean eta hogei bat disko argitaratu ondoren, Ordorika da euskarazko musikaren berritzaile handienetako bat, eta basque FEST jaialdian azken diskoa aurkeztuko du.

Xabi Solano Maiza musikari eta konpositorearen proposamen berriak Inpernuko du izena, eta diziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko du, non trikitixaren historia kontatzen duen. Betiko soinu hori gitarrekin, DJekin, dantza tradizionalarekin eta umorearekin uztartuko da agertokiaren gainean. Hitzordua hilaren 29an izango da, ostegunean, Plaza Barrian 21:00etan.

Horrez gain, zuzeneko musika eta DJak egongo dira hiriko beste hainbat espaziotan, hala nola Erriberan, Martzana kaian eta kalean, Plaza Barriko erromerietan, Artxandan, Erriberako Merkatuan eta Bilborocken. Kalejira eta emanaldiek turista ugari dauden tokiak animatuko dituzte, besteak beste: Ledesma, Villarias, Poza Lizentziatua, García Rivero, Bilbo Zaharra eta Guggenheim Bilbao Museoa

Kafe Antzokian ‘basque FEST City Rock’ delakoaren beste edizio bat programatuko da, eta oraingo honetan sarrera doakoa izango da kontzertu guztietarako. Guztira, bederatzi euskal talde egongo dira, Kataluniatik datorren aurtengo gonbidatuaz gain, The Excitements. Agertokira igoko dira guztiak martxoaren 28tik 31ra.

Gourmet

‘Txoko Gourmet’ izenarekin ezaguna den jaialdiko esparrua Areatzan dago, eta lehenengo aldiz hartuko ditu sukaldaritzako minitailerrak. Ekitaldian parte hartzeko gune didaktiko baten aldeko apustua egiten den lehenengo aldia da. Jarduera familiarekin gozatzeko plan ona da, eta ogia ore amarekin egiten ikasteko aukera bikaina, bai eta taloa Idiazabal gaztarekin, txokolatearekin edo bakailaoarekin eta “detox” irabiatuak ere, besteak beste.

Instrumentu eta dantza tradizionalak izango dira beste protagonistetako batzuk. Jendeak hainbat dantzen oinarrizko pausoak ikasi ahal izango ditu, eta Euskadiko betiko zenbait musika-tresnen sekretuak ezagutuko dituzte. Martxoaren 31n izango da, Guggenheim Bilbao museoaren zabaldegian.

Kultura

Gastronomia euskal idiosinkrasiaren zutabeetako bat da, eta, hortaz, leku oso garrantzitsua du programan. Areatzan 1.500 m2 baino gehiagoko ‘Txoko Gourmet’ karpa handia instalatuko danon zortzi euskal turismo-eskualdek –Arabako Errioxa, Enkarterri, Gorbeia, Lea Artibai, Urdaibai, Uribe, Goierri eta Tolosaldea– sukaldaritzako espezialitate eta produktu garrantzitsuenen berri emango digute. Jendeak eskualde horietako betiko platerak dastatu ahal izango ditu doako dastatzeetan parte hartzeko egongo diren 2.160 tokiei esker. Horrez gain, berritasun gisa, aipatutako turismo-lekuetako gastronomia-produktu ezberdinak erosi ahal izango dira.

Beste alde batetik, ‘Bilboko anfitrioiak’ aurten ere Alde Zaharreko kaleetara itzuliko dira modu ludikoan hiribilduaren historia kontatzeko, ezustekoz eta bitxikeriaz betetako ibilbide batean. Areatzan, nola ez, ez dira faltako herri kiroletako proba ikusgarriak. Plaza Barrian eta Artxandan betiko erromeria dibertigarriak antolatuko dira.

Metroa

Jaialdiaren gaueko jarduerez gozatu ahal izateko, Metro Bilbaok goizaldeko ordu biak arte luzatuko du zerbitzua Ostegun Santuan, Ostiral Santuan eta larunbatean, hilak 31. Horri esker, garraio publikoa egongo da jendeak gehien gogoko dituen ekitaldi batzuk amaitzerakoan, Plaza Barriko eta Azkuna Zentroko kontzertuak, adibidez.