San Frantzisko kaleko bi taberna. Bata 1937ko gerraren ostean Salamancatik etorritako Tasio auzokideak gobernatua. Bestea oraintsuago Afrikatik etorriko Aouitak gobernatua. Taberna horietako lagunen errelatoa ez ezik auzora iritsitako beste askorena ere bada Joan-etorriak ikuskizuna. Bi belaunaldirena. Batetik bestera ibili eta gero, egun San Frantziskoko auzotar direnena. Euren lekukotzak bizilagun dituzten Idoia Carramiñana, Mar Kareagarekin eta Edu Arnaizek jaso eta atondu dituzte.
Lekukotasunak hainbat euskal idazleei igorri dizkiete. Lutxo Egia, Irati Jimenez, Jon Arretxe, Paddy Rekalde, Sonia Gonzalez, Julen Gabiria eta Fermin Etxegoieni, besteak beste, San Frantziskoko auzotarren bizitza puskak euskarara moldatzeko. Munduko Medikoek ere lekukotasun gehiago ekarri dituzte.
2017ko udaberriko euskal jairako prestatu zituzten testuak eta, gaur, Loraldia jaialdiaren baitan, auzoko euskaldunek irakurriko dituzte musikari eta dantzari baten laguntzarekin. Berba horiek San Frantziskoko auzokideen ahotsetan Sarean guneko taulara igoko dira.
Elena Bezanilak lagundu du taularatze prozesuan eta Lamine Diawara musikari senegaldarrak irakurraldiaren bidaiari giro musikala emango dio. Musika zuzenean joko du yenbe, seurba, kalabaza edota xilofonoa tresnak erabiliz.
Hitzordua 19:00etan izango da Sarean gunean (Mariaren Bihotza plaza). Sarrera doakoa da.