Artista bat eta bi bertsolari eszenan. Beñat Krolem, Jone Uria eta Jon Martin, hurrenez hurren. Oholtza ikuskizuna bat-bateko eraikuntza-jokoa, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Artistak emanaldiaren unean bertan proiektatu, diseinatu eta muntatuko dituen egiturak aurkeztu eta horiek izango dira abiapuntu bertsoak inprobisatzeko. Bi bertsolari arteari begira jarriko dira, eta artea bertsolariei begira. "Probokazioa" eragiten ahaleginduko da Beñat Krolem performance artistiko honekin, "arte plastikoak bertsolaritzarekin gurutzatuko diren bidegurutzea".
Hitzordua, gaur, hilak 23, 21:30ean Azkuna Zentroan.
Bilbronx, euskera in da house!
Bronxetik Bilbora ekarritako kale kultur eremuan hainbat adierazpeneri emango zaie lekua: Rap eta Hip hop kontzertuak, Street dantza eta Euskal Herriko BeatBox txapelketa. Kaleko dantzari dagokionez, Dena Bilbao taldeak erakustaldi eta tailerra plazaratuko ditu. Rap kontzertuak Gatom kantari bermeotarra (azken lana kaleratu berri), Kirrinka Krew eta Selektah Stepi Meetsen eskutik. Euskal Herriko BeatBox III. txapelketako epaileak Estatuko Espainiarraren onenetakoak (Zekkka, Fredy eta Cobli) izango dira Bilborocekn eta hauek ere erakutsiko dute euren trebetasuna. Ikuskizunaren gidari eta aurkezle Rayco Sanchez arituko da.
19:30 Dena Bilbao
20:30 / 22:10 / 23:05 Euskal Herriko BeatBox III. Txapelketa
21:10 Gatom
22:55 Kirrinka Krew
23:30 Selektah Stepi mets
Hitzordua, bihar, hilak 24, 19:30ean Bilborocken.
Arantxa Urretabizkaia idazleak etorkizunari buruzko testu libre bat idatzi du Loraldia jaialdiko arduradunek horrela eskatuta. Etorkizunak harrapatuta eman dio izen. Joserra Senperena piano joleak, berriz, soinu banda jarri dio irakurtaldiari. Eta bi bertsolarik, Uxue Alberdik eta Maialen Lujanbiok inprobisatuko dute Urretabizkaiak idatzi duen testuen gainean.