Adibidez, ingelesez Henry VIII idazten den Ingalaterrako erregearen izena Henri VIII da frantsesez, Enrique VIII gaztelaniaz, Enrico VIII italieraz, Heinrich VIII alemanez… eta Henrike VIII.a idaztekoa da euskaraz.
Nazioartean hain errotuta zegoen tradizio hori, baina, ahulduz joan da azken urteetan. Gaur egun, hizkuntza batzuetan erabat desagertu da izena egokitzeko tradizio horren aplikazioa azken urteotako errege-erreginen izenei dagokienez; beste hizkuntza batzuetan aldatze bidean dago, eta beste batzuetan, berriz, sendo iraun du gaur egun arte. Arauan, zehazki deskribatzen da frantsesaren eta gaztelaniaren oraingo jokabidea, batetik, eta euskaraz gaur egun arlo horretan zer jokabide nabari diren, bestetik.
Azkenik, errealitate konplexu eta aldakor hori ikusirik, Euskaltzaindiak gomendio bat eman du, bi zatiz osatua: batetik, lehengo errege-erreginen izenak euskarara egokitzea; bestetik, Bigarren Mundu Gerraz geroztik errege edo erregina bilakatu direnen izenak ez egokitzea, hau da, jatorrizko izenak erabiltzea.
Azkenik, irizpide horren aplikazioa erakustearren, 237 errege- eta erregina-izenen zerrenda eman du, lurraldeka banatuta: Aragoi, Gaztela, Espainia, Portugal, Frantzia eta Europako beste estatu askotako errege-erreginen izenak ematen dira euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.'