Biktimak jarritako salaketaren arabera, erasoa joan den igandean, hilaren 1ean, gertatu zen Bilbon, emakumearen etxean. Adierazitako orduan, biktimaren bikotekide ohia etxean agertu zitzaion eta biak eztabaidan hasi zirenean, gizonezkoak mehatxatu eta iraindu egin zuen. Jarraian, gizonezkoak kuter bat atera eta ebakia egin zion biktimari izterrean. Salaketaren berri izan zutenean, Ertzaintzako agenteak atzo, astelehena, arratsaldean joan ziren ustezko erasotzailearen etxera, Bilbora. 54 urteko gizonezkoa identifikatu ondoren, atxilotu egin zuten genero-indarkeria leporatuta.