Jazarpena jasandako umeari eta bere amari elkartasuna adieraztea erabaki zuten zenbait auzotarrek jolas parkean. Beltz koloreko pankarta batean "zurekin jolastu nahi dugu" eta "arrazismoari stop" mezuak idatzi zituzten. Ez jolas parkean ez beste inon arrazakeriarik onartuko ez dutela adierazi zuten bertan elkarretaratuek.
Sare sozialen bitartez bizkor zabaldu da azken egunetan Prim kaleko jolas parkean ume beltz batek jasandako jazarpena. Lekuko batek bideo batean grabatu zuen ume handiago batzuk ume beltza zelan baztertzen eta jotzen duten jolas parkean. Bere amak parketik alde egitea erabakitzen duen arte.
Bideoa bolo-bolo zabaldu da, eta umeen arteko arrazismoaren eta gurasoen arduraren inguruko hamaika iritzi eragin ditu Twitter eta Facebooken.