Kalpona Akter sindikalistaren hitzaldia antolatu dute Bilbon

uriola.eus 2018ko api. 4a, 09:37

Kalpona Akter, Bangladesheko sindikalista, Rana Plazako sarraskiaren 5. urteurrenean Bilbon egongo da bertan gertatu zena kontatzeko. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak eta SETEM elkarteak antolatu dute hitzaldia.

Apirilaren 24an bost urte beteko dira Bangladesheko Rana Plazako sarraskia gertatu zenetik. Ehungintza industrian inoiz izan den gertaera lazgarriena izan zen hura. Bangaldeshen 1.300 emakume langile erail eta 2.000 baino gehiago zauritu ziren enpresaren eraikina gainera erorita. Bertan zeuden emakumeak baldintza oso txarretan bizi zirela eta soldata negargarrien truke ari zirela lanean adierazi dute. 

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak eta SETEM elkarteak, Nazioarteko Arropa Garbiaren Kanpainak ehungintza industrian lanean ari diren emakume langileen egoera latza salatzen dute. Azaldu dutenez, bertako langileek 14 ordu baino gehiagoko lanaldiak dituzte, soldata negargarriak, segurtasun neurri minimorik ez fabriketan…

Bien bitartean, jakitera eman dutenez, empresa multinazionalak esplotazio honi etekina ateratzen ari dira. Hori guztia Bilbon salatzeko Bangladesh-eko Kalpona Akter sindikalistaren hitzaldi bira antolatu dute. Apirilaren 14an, goizeko 11:00etan Bidebarrietako liburutegian egongo da. Sarrera doan izango da eserlekuak bete arte.