basque FEST jaialdia Bilboko Aste Santuko dinamizatzailea bihurtu da

uriola.eus 2018ko api. 4a, 09:38

basque FEST jaialdiak erakar-esparrua zabaldu du, hiriko txoko desberdinetara: Zazpikaleak, Zabalgunea, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko, Indautxu eta Artxanda, parte hartzea eta jai giroa zabalduz. Guztira, 100.148 pertsonek parte hartu dute programatutako 235 ekintzetan.

Udalak adierazi duenez: "basque FEST jaialdiaren alde egindako apustua erabat babestu dute herritar eta bisitariek". Gauzak horrela, euskal kultura eta abangoardiaren jaialdiak Aste Santuko motor dinamizatzaile handi gisa kontsolidatzen da.

Programazioak, doako 235 ekintzekin, guztira 100.148 pertsona erakarri ditu, hitzorduaren parte hartze errekorra suposatzen duena, eta musika, gastronomia, herri kirolak, tailerrak, erromeriak, itsasadarrean barreneko pasealdiak, txotxongiloak, dantzak eta beste hainbeste plan eskainita. Parte hartze kopuruak, %9ko igoera nabarmena suposatzen du aurreko urtearekin alderatuta.

Euskal kulturaren adiera guztiak biltzen dituen basque FEST jaialdia, Aste Santuan Bilboren elementu bereizgarri eta Euskadiko gainontzeko, Espainiar Estatuko eta atzerriko tokietako bisitarientzako puntu erakargarri bihurtu da. Jaialdiak, tankera oso desberdinetako pertsonak erakartzea lortu du, haurrak dituzten familiak, turistak, musika mota desberdinen -euskal folka, rocka, jazza edo musika elektronikoa- jarraitzaileak, kasurako. Era berean jaialdiak bere erakar-esparrua zabaldu du eta inguru desberdinetan, esaterako Zazpi Kaleak, Zabalgunea, Bilbo Zaharra eta San Frantzisko, Indautxu eta Artxanda milaka pertsona bildu ditu.

Beste urte batez, Euskadiko gastronomia eta enologiak erakargarri nagusietako bat direla erakutsi dute. ‘Txoko Gourmet & Destinos Basque’ karpa handiak guztira, 52.294 pertsona bildu izan ditu bere proposamen desberdinekin, 2017an baino %13 gehiago.

Plaza Barria, jaialdiko leku azpimarragarrienetako bat izan da eta bere erromeria eta kontzertuekin 7.250 pertsona inguru biltzea lortu zuen, aurreko urtearekin alderatuta %54 gehiago suposatzen duelarik. Jende gehien eta emozio gehien eragin zuen momentuetako bat, Kepa Junkeraren emanaldia izan zen, Euskadin lehen aldiz bere azken diskoa, FOK deiturikoa aurkeztu zuenekoa. Bestalde, Bilborock udal aretoak 670 pertsona hartu zituen Eñaut Elorrieta zuzenean ikusteko hartu zituen. Honek eta Kherau eta Ines Osinagak lekua betetzea lortu zuten.

Ruper Ordorika, Bilboko Txistularien Udal Banda, Manez eta Kobreak, Nøgen eta Xalbadorren mintzoa Sound Systemen emanaldien eskenatoki izan zen Azkuna Zentroa eta 2.350 pertsona bildu zituen, 2017an baino %30 gehiago. Udal espazio entzutetsuak, era berean haurrentzako ekintza programazio ugari bat hartu zuen eta bertan 1.700 pertsonek parte hartu zuten, iragan urtean erregistratutakoaren bikoitza suposatzen duena.,

Kale animazioa, bere aldetik, protagonistetako bat izan da eta 19.000 Bilboko auzokidek eta turistek, kalejirez, kaleetako musikez eta espazio publiko desberdinetako dantza garaikidea bezalako proposamen berriez gozatu dute. ‘Bilboko Anfitrioiak’, jaialdiko klasikoetako batek, arrakasta handia lortu dute berriz ere eta Zazpikaleak ikuskizun, historia eta umorez bete dute.

Halaber, jai giroa eta kultura hiriko beste txoko batzuetara hedatu da, esaterako, Areatza, Zazpikaleak, Bilbo Zaharra eta San Frantzizko, Guggenheim Bilbao Museoa, Artxanda, Martzanako ingurua eta Ledesma, Villarias, Poza Lizentziatua eta Garcia Rivero kaleak, beste hainbat tokiren artean.

Turismo bulegoak

Plaza Biribileko eta Guggenheim Bilbao Museoko Turismo Bulegoek 8.598 pertsona in situ artatu dituzte, martxoaren 29an, Ostegun Santua, hasi eta Pazkoko Astelehenera arte, apirilak 2, bitartean. Estatutik heldutako turismoa Aste Santuan gailendu da, izan ere Europako beste herrialde batzuetan ez dagoen oporraldia baita. Artatutako pertsona multzotik, 1.043 euskaldunak ziren, 5.603 espainiar estatukoak eta gainontzeko 1.952ak nazioarteko turistak. Datu hauek Turismo Bulegoetan atenditutakoei bakarrik dagozkie eta itxaron egin beharko litzateke, laster Eustatek heldutakoen eta bertan gaua eman dutenen datu globalei.

Autonomi erkidegoei dagokionez, Katalunia lehen postuan aurkitzen da, Madrilek, Valentziak, Gaztela eta Leonek eta Galiziak, hurrenez hurren, jarraitzen diotelarik. Herrialdeka, Frantziak Bilborako turista kopuru gehien igortzen dituen merkatu nagusi gisa bere papera betetzen du, Alemaniak, Erresuma Batuak, Argentinak eta Italiak jarraitzen diotelarik.

Turismo bulegoetan asko nabaritu da basque FEST jaialdiak izandako eragina; izan ere, gora egin du batik bat jaialdiari buruzko informazio bila bertaratu diren pertsonen kopuruak, Bilboko bisitariena % 5ean, Bizkaitik etorri direnena % 59an eta Gipuzkoatik zein Arabatik etorritakoena % 11n. 

Bilbao Turismok antolatutako bisita gidatuei dagokienez, erantzuna "bikaina" izan dela adierazi dute. Guztira, 638 parte-hartzaile egon dira, hau da, iaz baino % 23 gehiago. Ibilbide gidatuak Bilbao Bizkaia Card txartel berriak eskaintzen dituen zerbitzuen barruan egoteak modu positiboan eragin du bisitarien kopurua handitzeari dagokionez.