Kongresu bakotxean gai desbardin bati buruz jardungo dabe eta honakoak aukeratu dabez: euskera batua, hizkuntza eskubideak, ahoskerea, dialektologia, literaturea, onomastikea, gramatikea eta teknologia barriak.
Euskaltzaindiko idazkariordeak, Erramun Osak, akademiak 100 urte honeetan hauspotutako proiektu batzuk gogorarazo deuskuz. Mendeurrenaren egitarauaren barruan euskalkiei buruz aurreikusi daben biltzarra 2019ko martian Bilbon izango da. Hizkuntzearen etorkizunerako euskera batua eta euskalkiak, biak, beharrezkoak dirala adierazo dau Erramun Osak.