'Rojavako iraultzaren atzean dagoen filosofia' jardunaldia

uriola.eus 2018ko api. 10a, 08:26

Iratzar fundazioak, Ernairekin batera, Siriako Kurdistaneko iraultzari buruzko hitzaldiak antolatu ditu jardunaldi honetan. Horrez gain, Öcalanen askatasunaren alde egindako artelanen erakusketa antolatu dute.

'Rojavako iraultzaren atzean dagoen filosofia' jardunaldia bihar egun osoan zehar ospatuko da. Jardunaldiaren lehenengo ekintza EHUko Leioako kanpusean egingo da. Bertako liburutegian Arnaldo Otegi, Nazan Ürtündag doktorea eta Andrej Grubacic irakaslea egongo dira. Goizeko 11:00etan hasiko da solasaldia.

Arratsaldean, berriz, bi ekitaldi egongo dira. Lehenengoa Erronda Kaleko Bira! kultur espazioan izango da. Han, Öcalanen askatasunaren alde egindako artelanen erakusketa antolatu dute, eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera zabalduko dituzte ateak.

Bigarrena, ordea, Hika Ateneoan izango da. Goizean egindako hitzaldia bezala hiru partaide egongo dira. Kasu honetan, Josu Juaristi, Havin Güneser eta David Graeber irakaslea izango dira. Arratsaldeko 19:00etan izango da, hauek ere Siriako Kurdistaneko iraultzari buruzko solasaldia egingo dute eta bertan gertatu zena azalduko dute.