Bilbon eta Derion jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko lehenengo saioak

uriola.eus 2018ko api. 10a, 08:05

Bilboko BBK Salan jokatuko da Udabarriko Faseko lehenengo saioa zapatuan, eta Derioko Gurea Aretoan bigarrena, domekan; saio biak izango dira 17:30ean.

Udabarriko Fasearekin hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. 13 sailkapen saio jokatuko dira apirilean eta maiatzean, eta lehenengo saio biak asteburuan izango dira: zapatuan Bilbon, BBK Salan; eta domekan Derion, Gurea Aretoan. Saio biak izango dira 17:30ean.

Bilboko saioan parte hartuko duten sei bertsolariak Asier Legarreta Legarreta (Mungia), Bikain Urkiri Etxebarria (Ondarroa), Ekaitz Larrazabal Gutierrez Katxo (Algorta), Maddalen Ruesgas Rasines (Berango), Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia) eta Peru Astigarraga Murgoitiobeñak (Iurreta) dira.

Maddalen Ruesgasek eta Peru Astigarragak lehenengoz parte hartuko dute txapelketan.

Saioan gaiak ematen Oier Iturralde Fernandez Atano (Erromo) ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa (Gernika-Lumo), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lekeitio) eta Miriam Juaristi Urizar (Zaldibar). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa) ariko da.

Saiorako sarrerak txarteldegietan egongo dira salgai, egunean bertan, 17:00etatik aurrera.

Udabarriko Fasean bertsolariek egin beharreko lanak, hauek dira: zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso; zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso; bakarka, puntu erantzun bi zortziko txikian; bakarka gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean.

 

Apirilaren 15ean, Derion

Gurea Aretoan, 17:30ean, Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio), Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz-Arteaga), Iñigo Kortazar Elias (Algorta), Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo), Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu) eta Mikel Retolaza Etxebarriak (Busturia) abestuko dute. 

Enare Muniategi deustuarrak lehenengoz parte hartuko du txapelketan.

Saioan gaiak ematen Xabier Sainz de la Maza Bilbao (Leioa) ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Joseba Santxo Uriarte (Algorta), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lekeitio) eta Miriam Juaristi Urizar (Zaldibar). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa) ariko da. 

 

13 saio, sailkapen fasean

Apirilaren 14tik maiatzaren 26ra 13 saio jokatuko dira Bizkaiko 11 herritan. 

 

 

www.bertsozale.eus