Animakom Fest animazio zinemaren nazioarteko jaialdiaren 2. edizioa gaur hasiko da

uriola.eus 2018ko api. 11a, 08:20

Jaialdia gaur hasiko da Kim Keukeleire zuzendariak emango duen stop-motion animazioari buruzko klase magistralarekin eta Campos Antzokian proiektatuko den film batekin.

Animazioko zinearen zaleen hitzordua daukate Bilbon. Gaurtik eta 15era arte, Bilbon egingo da bigarren urtez Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdia, ANIMAKOM FEST, urian genero horri dedikatuta egiten den lehen jaialdia.

Pedro Rivero zuzendari bilbotarrak, jaialdiaren bultzatzaile den neurrian eta Nekane Alonso Bilboko Udalaren Kultura zinegotziak jaialdiaren koordinatzaileak gaur goizean eman dituzte ezagutzera jaialdiaren bigarren edizioaren zehaztasunak, Bilboko Udaletxean egindako prentsaurrekoan.

ANIMAKOM FEST jaialdiaren egoitza Bilbao Berrikuntza Faktoriako Dock espazioa izango da (Uribitarte pasealekua 3) eta datorren eguaztenean, hilak 11, hasiko da 18:00etan Kim Keukeleire animazio zuzendariaren klase magistral batekin, Campos Antzokian. Zuzendari hori profesional ospetsua da eta hainbat filmetan egin du lan, adibidez ‘Chicken Run’, ‘Fantastic Mr. Fox’ (Wes Anderson) edo ‘Frankenweenie’ (Tim Burton). Gero, 20:00etan, ‘Ma vie de ‘courgette’ film luzea proiektatuko da.

Pedro Rivero zuzendari bilbotarrak eta DEVELOP elkarte kulturalak bultzatuta, jaialdiak Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza dauka, SGAE Fundazioa, Mondragon Unibertsitatea, Laboral Kutxa eta UPV/EHUrekin eta beste erakunde batzuekin batera.