Uni Sound Bilbo jaialdia gaur hasiko da

uriola.eus 2018ko api. 11a, 11:56

Talde unibertsitarioen jaialdiak edizio berria ospatuko du apirilaren 11tik 14ra, talde zein bakarlari eta bertako zein kanpoko taldeekin; Madril, Zaragoza, Alicante, Vigo, Malaga, Bartzelona, Burdeos edota Iruñeatik etorriko baitira hainbat talde.

Kontzertu guztiak doakoak izango dira, eta ostiral eta larunbateko gauak dj-en saioekin amaituko dira. Gainera, larunbatean Bilborocken ospatuko diren kontzertuak neskez osatutako 3 taldeek eskainiko dituzte.

Nobedade bezala, aurten Burdeoseko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa ekimenera batu dira. Izan ere, biek Unisound 2018an parte hartzeko talde bana bidaliko dute, eta euren egoitzetan talde unibertsitario euskaldun batek joko du 2018an zehar.

Kontzertuak hurrengo tokietan ospatuko dira: Bilborock, Nave 9, Shake! eta Rocket, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Berreginen Museoan, BilbaoArte eta Zazpikaleko Euskotreneko geltokian.

Ekimen hau ‘Bilbao Ciudad Universitaria’ markoaren barne dago; jarduera ekonomiko eta erakargarriagoa, sortzaileagoa eta kosmopolitagoa den hiriko espiritua estimulatuz, ezaguera eta bikaintasuna bilatzen duen publiko gaztea erakartzea helburu duena.

EGITARAUA

Apirilaren 11an, asteazkenean,

19:00 h – Zazpikaleko Euskotreneko geltokiko sarreran

  • Buenas tardes Comandante (Bilbao, Shoegaze)
  • VVV (Madrid, Postpunk)
  • Keniama, (Bilbao, hip hop)

 

Apirilaren 12an, ostegunean,

19:00 h – BilbaoArte

  • Purple Vellocet (Bilbao, Stoner)
  • Los Ojos (Zaragoza, Cantabria)

22:00 h – Shake!

  • Putochinomaricón (Madrid, Electropop)
  • Ttun Ttun Brigade (Bilbao, Electropop)
  • MadGirls Djs (Bilbao)
  • Fetén DJ (Bilbao)

Apirilaren 13an, ostiralean,

19:00 h – Bizkaia Aretoa UPV/EHU

  • Las Selvas (Bilbao, Garaje)
  • Los Nastys (Bilbao, Garaje)
  • Wizard (Burdeos math rock)

22:00 h – Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Auditoriumean (9. Nabean)

  • Boyanka Kostova (Galicia, Trap)
  • Los Manises (Alicante, CongoCore)
  • Palida (Galicia, Electrónica)
  • Bsn Posse (Málaga, Dubstep)
  • LaTrini DJ (Canarias)

Apirilaren 14an, larunbatean

19:00 h – Berreginen Museoa

  • Lester y Eliza (Bilbao, Pop)
  • Fantastic Explosion (Madrid, Psychopopper)
  • Hegaz (Pamplona, Rock)

21:00 h – Bilborock

  • Free The Wheel (Bilbao, Hard Rock)
  • Las Odio (Madrid, Post Punk)
  • Somadantina (Club)

00:00 h – Rocket

  • Esteban y Manuel (Galicia, Psicocumbia)
  • Alvva DJ (Donostia)