Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali daitezke gaztezulo@gaztezulo.eus helbidera.
Ikusleen botoak eta iruzkinak ekainaren 4a arte jaso ahal izango dira gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak Gaztezuloren YouTubeko kanalera igo eta gaztezulo.eus webean publikatzen joango dira. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago egongo dira.
Epaimahaia
Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. 2018ko edizioan Iratxe Fresneda euskal zinemagile, gidoilari eta unibertsitateko irakasleak, Esther Cabero Kimuak programaren koordinatzaileak eta Aitor Merino aktore eta zinemagileak osatuko dute.
Sariak
1. SARIA: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du.
2. SARIA: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du.
IKUSLEEN SARIA: gaztezulo.eus webgunean ekainaren 4ko 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta Gaztezulo materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du.