BBK Live jaialdiak hirian hiru ekitaldi antolatuko ditu

uriola.eus 2018ko api. 12a, 09:38

Uztailaren 6tik 11ra kultura-jarduera zenbait izango dira hirian, besteak beste Jamie xx & more-en emanaldia Guggenheim Museoaren kanpoaldean. Horrez gain, Hirian ekitaldia berriro antolatuko dute maiatzaren 26an eta Kobetamendiren zatitxo bat iritsiko da Bilbo Zaharrera.

Bilbao BBK Live jaialdiak, Bilboko Udalarekin batera, maiatzaren 26an Hirian ekitaldia berriro antolatuko du. Bilbo Zaharrean doako jardunaldi honetako musika-programazioan proposamen freskoak, erakargarriak eta gaurkotasunezkoak bezain anitzak egongo dira. Aurten bada berrikuntza bat ere, agertoki gehiago ipiniko ditzute eta beste mota batzuetako guneetan ezustekoak egongo dira.

Emanaldiez gain, Maiatzaren 2ko azoka egingo da; oraingo honetan, azoka honek musikari buruzko merkatu berezia egingo du, eta Maiatzaren Bia kalea ikusmirara, ongi pasatzera, parte hartzera eta bigarren eskuko edo eskuz egindako gauzak erostera datozenen topagunea izango da, beti bezala.

Gainera, Bilboko Diskaren X. Azoka Internazionala egingo da Bilborocken maiatzaren 26an eta 27an, KLTR Events S.L. enpresak antolatuta. Azoka honetan biniloez gain CDak eta musikari lotutako bestelako bitxikeriak (singleak, ep-ak...) egongo dira. 

Hirian emanaldi hauek izango dira: Aneguria, Astola & Ratón, Audience, Billy Boom Band, Brisa Fenoy, Daniel Kyo, Dave P, El_txef_a, Flamingo Tours, Hidrogenesse, Javiera Mena, Josele Santiago, Ladilla Rusa, La Prohibida, Los Paralíticos del Ritmo, Mueveloreina, Mujeres, Nathy Peluso, Pional, The Excitements eta Trajano!Artistok agertoki hauetan izango dira: Hiru Zutabe Plaza, Martzanako Kaia, Mariaren Bihotza Plaza, Erriberako Merkatuaren Plaza eta Bilbo Zaharra Plaza.

Maiatzak 26, Bilbo Zaharra

Artistak:

ANEGURIA / ASTOLA & RATÓN / AUDIENCE / BILLY BOOM BAND / BRISA FENOY / DANIEL KYO / DAVE P / EL_TXEF_A / FLAMINGO TOURS / HIDROGENESSE / JAVIERA MENA / JOSELE SANTIAGO / LADILLA RUSA / LA PROHIBIDA / LOS PARALÍTICOS DEL RITMO / MUEVELOREINA / MUJERES / NATHY PELUSO / PIONAL / THE EXCITEMENTS / TRAJANO!

Guneak:

Hiru Zutabe Plaza, Martzana Kaia, Maiaren Bihotza Plaza, Erriberako Merkatuaren Plaza, Bilbo Zaharra Plaza, Maiatzaren Bia eta Bilborock.

Jarduerak:

Maiatzarenbiko azoka, Maiatzaren Bia kalea.

Bilboko Diskaren X. Azoka Internazionala, Bilborock, maiatzak 26 eta 27. Antolatzailea, KLTR Events S.L.