Gazteen talentuaren distira

uriola.eus 2018ko api. 16a, 08:55

Erabaki dute epaimahaiko kideek zein 10 partaide iritsiko diren 2018ko Harrapazank lehiaketako finalera. Finalak, ohi bezala, gala formatuan jokatuko dira Bilborock aretoan. 

Ugaitz Alegria epaimahaikidearen hitzetan finalistak aukeratzea "ez da lan batere erraza izan", inoiz baino parte-hartze handiagoa izan baita 14. Harrapazank egitasmoan. Izan ere, inoiz baino parte-hartzea handiagoa izan da Harrapazanken barruan dauden hiru programetan: Distirazank, Sortuzank eta Bilrobot. Lehenengoan, 100 taldek parte hartu dute aurten (iaz 79 izan ziren). Junior kategorian 53 taldek (176 gaztetxok) eta senior kategorian 47 taldek (91 gaztek). 

Sortuzank eta Bilroboten, berriz, itxaropen edo aukera guztiak txiki geratu direla diote antolatzailee. Guztira, 1.030 izan dira izena eman duten gazteak, eta plazak banatzeko zozketa egin behar izan dute.

 

Finalistak

Distirazankeko finalerako txartela eskuratu duten 10 bakarlari edota taldeak honakoak dira: Brave Fighter, Women Power, M&M, Iker eta Naroa, Afro Queens, Maddi, Claudia, Julen Arbe, Kalima eta Ane Zugaza. 

Bilborock aretoan maiatzaren 5 eta 6an Distirazank galak aurkeztuko ditu Miren Gaztañagak. 5ean senior kategoriako finala eta 6an junior kategoriakoa. Bietan epaimahaikide izango dira Ugaitz Alegria, Xabi Hoo, Ylenia Baglietto eta Eneko Sagardoy. Gonbidatu bereziak eta sorpresak iragarri dituzte antolatzaileek. Besteak beste, Unai Goikolea arituko da DJ lanetan.

Bilrobot Sortuzank erakusketa maiatzaren 11n izango da Euskararen Etxean 18:00-19:00 bitartean. Aurkezle lanetan Ugaitz Alegria arituko da eta gonbidatu berezia senior galetan aipamen berezia lortzen duen taldea izango da.

 

Kanpo geratu direnentzat

Finaletik kanpo geratu diren partaideentzat Harrapazak ez da amaitu. Ekimenaren antolatzaile diren Euskaltzaleen Topaguneak eta Bilbo Udalak erabaki dute sakontze tailerra eskaintzea finaletik kanpo geratu diren lagunei apirilaren 20an Begoñako udaltegian.