Jean Bordaxar kantari, dantzari eta aktore zuberotarrak modu berri bat sortu du euskal kantu herrikoiak interpretatzeko, zubi bat eraikiz tradizioaren eta modernitatearen artean.
Bi disko kaleratu ditu: Adiskideer (1999) eta Aitzina (2003).
Gainera, Telesforo Monzon (2011) eta Jose Mendiague (2012) pastoralak ere idatzi ditu.
Gaur 20:00etan Arriagara bertaratzen direnek aurrera abesti sorta ederra izango dute entzungai, Zuberoako kantuaren edertasunaren isla, Jean Bordaxar eta bere taldearen eskutik. Herriez eta jendeaz mintzatzen diren kantuak erakutsiko dituzte, ongi zaindutako ahozko harmoniek transmititzen duten indarraz eta emozioaz.
Sarrerak 12 eta 15 euro artean salgai daude www.teatroarriaga.eus helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.