Marcos Xalabarderrek zuzendutako jam-ak Dimensound musika bikotearen laguntza izango du, euren soinuekin partaideen hitzak inspiratzeko. Zenbait dinamikaren bitartez, ekitaldiak soinu, ikusmen eta buru bidaia proposatzen die ikus-entzuleei irudimenaren lurraldeetatik.
Idazketa jam-a Argentinan sortu zen ekitaldi gisa, Adrian Haidukowski idazlearen eskutik, 2006an, eta gaur egun edizioak ditu Argentinan, Mexikon, Venezuelan, Kolonbian eta Estatuan.
Marcos Xalabarder Escritura en Vivo egitasmoaren sortzailea da. Kontakizun laburren egilea eta Pidemeuncuento.com egitasmoaren sortzailea. Duela ia hamarkada bat hasi zen zuzenean inprobisatzen.
Gaur, hitzordua 19:30ean izango da Bidebarrieta Liburutegian, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.