Peru Vidalek eta Txaber Altubek irabazi dituzte Ondarroako goizeko eta arratsaldeko saioak

uriola.eus 2018ko api. 23a, 07:00

Ondarroara heldu da bertsoaren trena. Goizean kanporaketa bat jokatu da, eta arratsaldean bigarrena, leku berean, gaztetxean. 

Ondarroan ospatu dira Bizkaiko Bertso Txapelketako kanporaketak, bai goizean, bai arratsaldean bertsolaritzaz gozatzeko aukera egon da.Goizeko saioan gai emaile beharretan Olatz Larrinaga Caballero aritu da eta kantatu duten bertsolariak, hurrengoak:

  • Aitor Ruiz Urizar(Lekeitio)
  • ArrateIllaroEtxebarria(Getxo)
  • Asier Galarza Garai(Muxika)
  • NahiaIbarzabalGisasola(Markina-Xemein)
  • Peru Vidal Gurrutxaga(Leioa)
  • Unai Mendiburu Valor(Algorta)

 

Saioko irabazlea Peru Vidal Gurrutxaga izan da, 179,5 puntugaz. Baina Illarok eta Galarzak maila handia eman dute. Sailkapenean ikusi datitekenez, bakarkako lanera arte dena egon da jokoan. Azkenean, puntu bakar bategatik atera da Peru garaile baina besteen lana ere txalotzekoa izan da. Horrela geratu dira puntuazioak:

 

 

Zortziko Handia

Zortziko txikia

Puntu erantzunak

 

Bakarka

Guztira

P. Vidal

54

55,5

33

37

179,5

A.Illaro

54,5

52

33

39

178,5

A.Galarza

54

44,5

37

38

173,5

U. Mendiburu

52,5

50,5

28,5

33,5

165

A.Ruiz

45

43,5

22

28

138,5

N. Ibarzabal

38,5

43,5

26,5

26

134,5

 

Bestalde, arratsaldean bestelako bertsosaio bat ikusteko aukera egon da. Saioan gai emaile beharretan Leire Garatxena Larrabe ibili da. Arratsaldean kantatu duten bertsolariak, ostera, hauek:

 

  • Aitor Arrizubieta Egaña(Lekeitio)
  • Iker Apraiz Solaguren(Atxondo)
  • IllartGumuzioLarrazabal(Igorre)
  • InazioVidalGurrutxaga(Leioa)
  • LanderIbarluzeaBikandi(Etxebarria)
  • Txaber Altube Sarrionandia(Abadiño)

 

 

Saioko irabazlea Txaber Altube Sarrionandia izan da, 185,5 puntugaz. Maila ikaragarria erakutsi du Txaberrek saio honetan, batez ere puntuko lanean. Horrela geratu dirapuntuazioak:

  

 

Zortziko Handia

Zortziko txikia

Puntu erantzunak

 Bakarka

Guztira

T. Altube

53,5

56

37

39

185,5

I.Vidal

54,5

51,5

32

34

172

L. Ibarluzea

51,5

50,5

29,5

35

166,5

I. Apraiz

52

46

28,5

35,5

162

I.Gumuzio

47,5

46

31,5

28

153

A.Arrizubieta

47

38,5

30,5

35

151

  

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioa apirilaren 28an izango da, zapatua, Gautegiz-Arteagako kulturetxean.

Kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak:

 

  • IgorGalarzaIntxausti(Abadiño)
  • IkerGaritagoitiaAstigarraga(Arrigorriaga)
  • ItxasoPaiaRuiz(Getxo)
  • Joseba Barandiaran Andueza(Bilbo)
  • JulenIbarguegoitiaOrdorika(Gerika-Lumo)
  • Maider Barañano Uribarri(Getxo)