Datorren ostegunean, apirilak 26, Piztu Bilbo, Itzali MTV! lemapean sortutako kanpaina aurkeztuko dutela iragarri dute prentsara bidalitako ohar batean. Bertan eragile eta kolektibo desberdinek plataforma osatzen dutela adierazi dute. Tartean eragile internazionalistak, feministak eta auzo elkarteak daudela azaldu dute.
Bilera irekiak egin dituzte ekimena prestatzeko eta aste honetan bilera hauetan hitz egindakoa plazaratuko dute. "Bilbon inposatzen ari den hiri eredua salatuko dugu, beti ere azaroan ospatuko diren European MTV Awards direlakoen aurka eginez; eta batez ere alternatibak daudela goraipatuz", adierazi dute euren prentsa oharrean.
MTV sarien galan, aurtengo azaroaren 4an, Bilbao Exhibition Centerren, banatuko dituzte Europako Musika Sariak. Antolaketak Bizkaiko Aldundiarentzat 1,5 eta 3 milioi euro arteko kostua izango du.