Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, hasi da

uriola.eus 2018ko api. 25a, 09:35

Apirilaren 23tik 29ra bitartean, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioa izango da Azkuna Zentroan. Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote? titulupean, jaialdiak literatura garaikideko idazlerik ospetsuenak bilduko ditu berriz.

Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, gaur arratsaldean hasi da eta inaugurazioan dantza, literatura eta artea uztartu dira. Natalia de Miguel bilbotar koreografoaren Clara piezarekin hasi da. Horretan gaur egungo balioei eta lehentasunei buruzko hausnarketa planteatzen du. Artistak Azkuna Zentroan dantza garaikidearen arloan izandako egonaldian egin zuen pieza hori.

Joseba Iriondo ekitaldiaren gidari aritu da. Horren ondoren, Manuel Rivas idazleak, Eudald Carbonell filosofo eta historiaurrelariak eta Stefano Mancuso botanikariak jaialdiko hizketaldiak inauguratu dituzte. Eguneko programa amaitzeko Irakurlearen Ordua izan da eta eurek eta entzuleek solasaldian aritzeko aukera izan dute.

Azkuna Zentroak, kultura eta aisialdia sustatzen dituen Bilboko Udalaren diziplina anitzeko espazioa denak, antolatu du Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia. Hamaikagarren edizioan pertsonek naturarekin bat egin beharrari buruzko gogoeta izango da gaia.

Naturara buelta. Utopia literarioa?” izenburupean Gutun Zuriak apirilaren 29ra arte maila handiko figura asko bilduko ditu, hala nola, Manuel Rivas, Stefano Mancuso, Eudald Carbonell, Maja Lunde, Lars Myting, Terry Tempest Williams, Bernardo Atxaga, Hasier Larratxea, Ixiar Rozas, Maider López, Aingeru Epaltza, Juanra Madariaga eta César Aira. Jaialdi hau dela-eta, edizio guztietan guztira, 150 idazle baino gehiago dira Bilbora etorri direnak.