Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketaren 30. urteurrena

uriola.eus 2018ko mai. 4a, 09:37

Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketak 30. urte beteko ditu aurten; hori ospatzeko, 200 pertsona baino gehiago bildu dira Bilborock aretoan, 2018ko Bilbao Hiriaren aurtengo edizioari hasiera emanez.

Bertan hiru hamarkada hauetan lehiaketan parte hartu duten talde eta gazteen talde batzuk, musikako profesional, epaimahaiko kide eta kazetari batzuk elkartu dira. Euskal musikagintzako talde historiko batzuek eta bestelako musika-joerak dituzten belaunaldi berrietako beste batzuek zuzenean jo dute.

Gainera, lehiaketako edizio guztietako argazkiak proiektatu dira eta dokumental bat aurkeztu da, Bilbao Hiria lehiaketako unerik garrantzitsuenak biltzen dituena, ez alferrik horiek hiru hamarkadatan ekarri dute “Bilbao Hiria” Estatuko musika-lehiaketarik onenen artean egotea.

22.200 taldetik gora 30 urtetan

29 urte hauetan, 22.270 banda aurkeztu dira Bilbao Hiria lehiaketara; 1.359 kontzertu eskaini eta 135.000 pertsona bertaratu dira kontzertuetara.

Hainbat talde ezagun izan ditugu lehiaketa honetan, esaterako, hauek: Platero y Tú, Su Ta Gar, Los Bichos, La Buena Vida, El Inquilino Comunista, Atom Rhumba, Australian Blonde, Manta Ray, Sidonie, Zea Mays, El Columpio Asesino, Audience, Delorean, The Sunday Drives, WAR, Zodiacs, War Cry, Tierra Santa, Rise to Fall eta Quaoar.

2017ko edizioan 484 talderen partaidetza izan zen, Estatutik eta Europako hainbat herrialdetatik etorriak, Frantziatik, Erresuma Batuetatik, Italiatik, Alemaniatik, Finlandiatik eta Belgikatik, besteak beste. Irabazleak, hauek: Alien Tango (Murtzia), Pop-Rock kategorian, Hex (Bizkaia) Metal modalitatean eta Skygaze (Asturias) Elektronika eta beste joera batzuen modalitatean.