Hurrengo Durangoko Azokan, Irudienean, estreinatuko da DemaS.A. (sortzaile amateurren dema). Euskaltzaleen Topaguneak jarriko du martxan euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten aritzen diren sortzaile amateurrengan fokoa jartzeko. Euskarazko film laburren bueltan, eta ezaugarri komun batzuk oinarri, Euskal Herrian antolatzen diren rally edo lehiaketen arteko finala izango da.
Euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzari sekulako ekarpena egiten diote tokian-tokiko lehiaketok antolatzen dituztenek, baita berton parte hartzen duten sortzaileek ere. Euskaltzaleen Topaguneak hauspoa eman nahi die ekimen hauei, eta guztien arteko sare bat sortu.
Zenbat eta rally edo lehiaketa gehiagotan parte hartu, aukera gehiago izango da DemaS.Ara heltzeko, finalisten finalerako lehiaketa bakoitzeko onenak sailkatuko baitira. Herrietan lehiaketak ospatu ahala, Euskaltzaleen Topagunea iragarriz joango gara DemaS.Arako zein film labursailkatu diren.
Finalisten finala
2018ko abenduan ospatuko da lehen edizioa, Irudienean – Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen gunean. Honakoek parte hartuko dute:
- Euskarazko laburmetraiak, 12-48 orduko tartean, gai /leku /objektu bat oinarri izanda egindakoak, eta aurkeztutak lehiaketan finalera heldutakoak (2017ko urritik 2018ko urrira bitartean burututakoak).
Honako hiru sariak banatuko dira finalisten finalean:
- 24 ordu bainogutxiagoansortutako laburmetraiak: 300 euro eta sorpresa.
- 24-48 ordu tartean sorturiko laburmetraiak: 300 euro eta sorpresa.
- Publikoaren saria (proiektatuko diren lan guztien artean aukeratua): 300 euro.