Elorrion eta Getxon jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak

uriola.eus 2018ko mai. 8a, 11:30

Larunbatean Elorrioko Arriola Antzokian jokatuko da saioa eta igandean Getxoko Fadura kiroldegian bi saio egongo dira. Ander Anakabe deustuarrak Elorrioko saioan parte hartu du. Axier Goñik eta Mikel Galarzak, berriz, Getxon abestuko dute.

Udabarriko Faseko hiru saio jokatuko dira asteburuan. Larunbatean Elorrioko Arriola Antzokian jokatuko da saioa, 17:30ean; igandean Getxoko Fadura kiroldegian saio bi jokatuko dira, lehenengoa 12:00etan, eta bigarrena, 17:30ean. Hemen saioei buruzko informazioa:

Elorrio

Maiatzaren 12an, Arriola Antzokian, 17:30ean. Bertsolariak:

  • Aitor Esteban Etxebarria (Urduliz)
  • Ander Anakabe Lekue (Deustu)
  • Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo)
  • Iker Uriarte Urrutia (Bermeo)
  • Jon Arano Uriarte (Natxitua)
  • Unai Agirre Erezuma (Sukarrieta) 

Ander Anakabek, Iker Uriartek, Jon Aranok eta Unai Agirrek lehenengoz kantatuko dute Txapelketan. Saioan gaiak ematen Xabier Sainz de la Maza Bilbao (Leioa) ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa (Gernika-Lumo), Jon Jaio Aiartzaguena (Iurreta) eta Miriam Juaristi Urizar (Zaldibar). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa) ariko da.

 

Getxo

Maiatzaren 13an, Getxon, Fadura kiroldegian 12:00etan. Bertsolariak:

  • Axier Goñi Arsuaga (Bilbo)
  • Eneko Aldana Carrasco (Forua)
  • Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango)
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)
  • Josu Landeta Egurrola (Getxo)
  • Peio Ormazabal Villanueva (Arrigorriaga)

EnekoAldanak, Gorka Pagonabarragak eta Ibai Amillategik lehenengoz parte hartuko dute Txapelketan. Saioan gaiak ematen Zihara Enbeita Gardoki (Gernika-Lumo) ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Jon Jaio Aiartzaguena (Iurreta), Joseba Santxo Uriarte (Getxo) eta Miriam Juaristi Urizar (Zaldibar). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa) ariko da.

 

Maiatzaren 13an, Getxon, Fadura kiroldegian 17:30ean. Bertsolariak:

  • Beñat Romero Maguregi (Zornotza)
  • Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ (Iurreta)
  • Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto)
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre)
  • Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia)
  • Mikel Galarza Idirin (Bilbo)

Garazi Navarrok lehenengoz parte hartuko du Txapelketan. Saioan gaiak ematen Itxaro Juaristi Olaetxea (Abadiño) ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Jon Jaio Aiartzaguena (Iurreta), Joseba Santxo Uriarte (Getxo) eta Miriam Juaristi Urizar (Zaldibar). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa) ibiliko da.

 

Saiorako sarrerak txarteldegietan egongo dira salgai, egunean bertan, saioak hasi baino ordu erdi lehenago. Udabarriko Fasean bertsolariek egin beharreko lanak, hauek:

  • Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
  • Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Bakarka, puntu erantzun bi zortziko txikian
  • Bakarka gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean