Bilboko CEP Miribilla LHIko hainbat ama oholtza gainera igo dira. Ikaslegoaren aukera berdintasuna bermatuko duen kalitazteko hezkuntza baten aldarriaz, euskal erakunde ezberdinei zuzendu zaie, ozen. Bada urtebete abentura honetan hasi zirela. Eskolako errealitatea abesti bihurtu nahi horretan, Hugo Estebanez Lopez musikariaren laguntza ezinbestekoa izan da, berak sortu baitun rapa. Entseguak hasi orduko, ilusioa eta indarra gorpuzten hasi ziren. Jokin Otsoa Iriondok Beard Skull Beatsen base musikalaren gainean grabazio lanetan aritu zen eta, Jon Amorrortu, koprodukzio lanetan.
Miribillako amek argi utzi nahi izan dute: “Hiriko hegoaldea gara, bai, geure indarraz, elkartasunaz, laguntasunaz, aniztasunaz eta gure jatorriaz ere, harro gaude!”. Bilboko erakunde ezberdinek badutela zer egin salatu nahi dute ama hauek. Eskola arrakasta bermatuko dien plangintza, euskararen normalkuntzarako estrategia-sortak eta eraikina beraren mantenua dira beraien aldarrikapen argiak.
“Gure eskola publikoa, anitza, euskalduna da, martxan gaude, ateak eta bihotza zabalik ditugu”, adierazi dute Miribillako amek.
[Iturria: mardefueguitos.info]