Maiatzaren 19 eta 20an, Liburu Anarkistaren Azoka Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2018ko mai. 14a, 13:16

Euskal Herriko liburu libertarioaren topaketarik handiena berriro hemen dago, Liburu Anarkistaren XIV. Azoka. Azaroak 25 plazan izango da, Bailen-FEVE tren geltokiaren ondoan, Bilbon.

Urtero legez, Liburu Anarkistaren Azoka izango da Bilbon. Aurten ere kultura libertarioak Azaroak 25 plaza beteko du hainbat ekitaldirekin. Larunbatean goizeko 10:30ean hasiko da, eta arratsaldeko 20:00etan itxi. Igandean, ordu berean itxiko da, baina itxiera, aldiz, 15:00etan izango da.

“Azoka helburu apal batekin hasi zen, idei libertarioak Euskal Herrian zabaltzen laguntzea”, antolatzaileek esan dute; “eta horrela 14 edizio daramatzagu”. Helburua lortzeko, urtero hainbat argitaletxe libertario “gurera ekartzen ditugu”.

Larunbatean, Norma Mogroviejoren liburu aurkezpena izango dugu, Del sexilio al matrimonio. Ciudadanía sexual en la era del consumo liberal, sexualitatea, kapitalismoa eta lesbianismoa arakatzen dituen lana. Arratsaldean emakume askeei buruzko hitzaldia ere izango da eta larunbateko jardunaldia ixteko Araceli Pulpillok Labio Asesino fanzine feminista aurkeztuko du.

Igandean azokak iraupen laburragoa izango du, 15:00ak arte. Eguerdian Ahoztar Zelaieta bere liburua aurkezten izango dugu, "Euzkadi S.A.: el gen corrupto del PNV”.