Hiriko barruti bakoitzeko Gazte Udal Zentro bar sortzea eskatzen du UdalBerrik

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak, beste sail batzuekin batera, gure hiriko gazteei hainbat gairi buruzko informazio- eta aholkularitza-zerbitzua eskaintzen badie ere, sail horretan zentralizatuta dagoen eta gazte askok ezagutzen ez duten zerbitzua dela azpimarratu du Amaia Arenal zinegotziak. “Gaur egun abian dagoen eredua hobetu daitekeela uste dugu. Hurbiltasun fisikotik eskaini beharko litzatekeen aholkularitza eta informazio zerbitzu integrala da gure proposamena, baita gazteek hainbat jarduera egiteko erabili ahal izango dituzten guneak eskaintzeko ere, Bilboko gazteentzat erreferentziazko leku bihurtuz”, azaldu du Arenalek.

Osorik irakurri