Javier Goma bilbotarraren 'Inconsolable' lana Arriagan

uriola.eus 2018ko mai. 22a, 08:00

Fernando Cayok aita galdu berri duen semea interpretatuko du Javier Goma bilbotarraren Inconsolable testuan.

Fernando Cayo antzokietan 30 urte baino gehiagoko ibilbidea daraman eta zinean eta telebistan ere lan asko egin duen gizona da. Gaur egun, Amar es para siempre seriean egiten du lan. Baina oraingo honetan bakarrik egingo da, Arriagan, bere liburuengatik eta hitzaldiengatik ezaguna eta medio eta argitalpen askotan ohiko kolaboratzailea den Javier Goma idazle eta saiakeragile bilbotarraren Inconsolable testuarekin.

Ernesto Caballerok zuzentzen du Centro Dramatico Nacionalaren ekoizpen lan hori. 2012tik erakunde horretako zuzendaria da. Arriaga Antzokiak Inconsolable lanaren bi emanaldi eskainiko ditu, lehenengoa bihar, asteazkenean, maiatzaren 23an, 20:00etan, eta bigarrena ostegunean, 24an, ordu berean.  

Paco Azorinen eszenografia soil, baina aldi berean oso moldakorrean, Fernando Cayo agertokiko antzezle bakarra izango da, neurri handian bakarrizketa den baina, aldi berean, elementu aberasgarriak, musika eta argiztapenak, eta Emilio Gutierrez Cabareneta Tristan Ulloaren Off-eko ahotsak, ere badituen antzezlan honetan. Cayok, aita galdu berri duen semea interpretatzen du. Modu arinean, lurtarrean, eta aldi berean larrian idatzita dagoen lanak zehaztasun filosofikoz jartzen ditu hitzetan pertsonala bezain unibertsala den esperientziaren sakontasun ulergaitzak, izan ere, denok gara seme-alabak, eta umezurtz izatera eta umezurtzak uztera deituta gaude. 

Sinopsia 

Berrogeita hamar urteko gizonak agertokira etorri eta oso adierazpen pertsonala egingo du ikus-entzuleen aurrean. Aita hil egin dela azalduko du, eta gertakizun horren magnitudeak harrituta, beste alde batetik hain gauza ohikoa eta naturala izanda, doluaren lehenengo berrogei egunen ibilbidearen berri emango du, bere bizitzako anekdota aukeratuen artean. Bere esanetan kutsatzen gaituen izurritea den literatura lotsabakoadeitzen duenetik ihes eginez, adimena, atsegintasuna eta umore ukitu dosifikatuak uztartzen dituen estilo zibilizatuagoa du nahiago. Badirudi dena kontrolpean duela, berehala, errebelazio jakin batzuen eraginez, bakarrizketa bestelako gune batera bideratzen den arte…  

Egileari buruz

Javier Goma Lanzon (Bilbo, 1965) Tetralogía de la ejemplaridad lana eta bakarrizketa dramatiko bat egin dituen idazle eta saiakeragilea da. Horrez gain, Juan March Fundazioaren zuzendaria da. Teatro Real eta Teatro de La Abadía de Madrid izenekoen patroia da. 2012an eta 2014an, Foreign Policy aldizkariaren gaztelaniazko bertsioak, eragin handieneko 50 intelektual iberoamerikarren artean sartu zuen. Hainbat sari jaso ditu bere liburuengatik, hitzaldiak eman ditu nazioarteko erakunde askotan, eta ohiko kolaboratzailea da egunkarietan, kultur gehigarrietan eta irratian.