Udabarriko Faseko azken saioa larunbatean jokatuko da Matienako Errota Kultur Etxean, Abadiñon. 17:30ean hasiko da saioa. Bertan kantatuko duten bertsolariak hauek izango dira:
- Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
- Asier Urkiza Sanchez (Bilbo)
- Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein)
- Gurutz Uruburu Ibarguengoitia (Muxika)
- Ibon Larrazabal Landa ‘Larra’ (Gamiz-Fika)
- Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia (Deustu)
Asier Urkizak eta Mikel Aiartzaguenak lehenengoz parte hartuko dute Txapelketan. Saioan gaiak ematen Olatz Larrinaga Caballero (Algorta) ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Jon Jaio Aiartzaguena (Iurreta), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lekeitio) eta Miriam Juaristi Urizar (Zaldibar). Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga (Ondarroa) ariko da.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasean hamairu sailkapen saio jokatuko dira guztira eta horietatik puntuazioz pasatuko dira bertsolariak Udazkeneko Fasera. Abadiñoko saioan jakingo da zeintzuk izango diren aurrera egingo duten bertsolariak. Bertsolariak puntuazioz pasatuko dira Udazkeneko Fasera.