Udaltzaingoak adierazi duenez, emakume bati eraso zioten atzo arratsaldean Bilbon, kalean erdian, eta bere bikotekidea atxilotu dute. Udaltzaingoak erasoaren egilea izatea leporatu dio.
Jakitera eman dutenez, biak kalean zeudela, gizonak emakumea jo omen zuen, eta emakumea ospitalean eraman zuten. Erasoa Jesus Galindez kalean gertatu zen eta Bilboko Udaltzaingoak atxilotu egin du ustezko erasotzailea.
Gaur gertatutakoa jakitera eman dute eta Bilboko Udalakeko talde politiko guztiek irmotasun osoz gaitzetsi eta bere samina agertu dute Jesus Galindez kalean izandako eraso matxistarengatik. Horrez gain, emakumeari baita gertukoei ere, beraien babesa helarazi diete.