The xx taldearen 'Night + Day' Bilboko ekitaldia

uriola.eus 2018ko mai. 24a, 10:43

The xx taldeak musikaz, zinemaz, irratiz eta jaiz betetako astea antolatu du uztailaren 6tik 11ra bitartean eta artista hauek egongo dira: Jamie xx, John Talabot, Honey Dijon, Peggy Gou, Jayda G, Joy Orbison b2b Jon Rust, Lorenzo Senni eta Smerz.

The xx taldeak gaur eman ditu Night + Day Bilbao ekitaldiari buruzko zehaztasun gehiago. Sei eguneko ekitaldian musika, zinema, irratia eta jaiak izango dira The xx-en eskutik, eta Bilboko toki bat baino gehiagotan antolatuko dira uztailaren 6tik 11ra, taldea uztailaren 13an BBK jaialdian agertu aurretik.

Night + Day Bilbao da The xx-en azken instalazioa Night + Day ekitaldi sortan. Jatorrian 2013an sortu zuen taldeak berak antolatu eta musika gune zuen egun bateko ekitaldi gisa eta Lisboan, Berlinen eta Londonen izan zuten gozatzeko aukera. Baina 2017an hasierako Night + Day hura eraldatu eta hazi egin zen eta Night + Day Brixton sortu zen: egun bat baino gehiago, ekitaldi bat baino gehiago, arteak ospatu nahi ziren, zuzeneko musika sartu zuten, gauetako klubak, zine-jaialdia, tokiko ongintzazko erakundeekin lankidetzan aritu eta emanaldiak pertsonalizatu zortzi egunez Brixtonen, London hegoaldean.

Guggenheim Museoan

Asteazkenez, uztailak 11, Jamie xx-ek ekitaldi berezi bat emango du Bilboko Guggenheim Museo ospetsuan. Kartel osoa The xx-ek antolatu du eta gaur emango da bere berri. Bertan izango da Jamie eta berarekin batera izango dira John Talabot, Honey Dijon, Peggy Gou, Jayda G, Joy Orbison b2b Jon Rust, Lorenzo Senni (zuzenean) eta Smerz (zuzenean) bi agertokitan.

Zinegoak jaialdarekin lankidetza

The xx-ek Zinegoak jaialdiarekin (Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia) batera antolatu du hiru eguneko egitaraua. Gaztelerazko filmak izango dira nagusi, baina nazioarteko film luzeak, laburrak, dokumentalak eta askoz gehiago ikusteko aukera ere izango da.

Night + Day Cinema uztailaren 7tik 9ra izango da Bilborocken, XVII. mendeko eliza hau Bilboko agertokirik ospetsuenetakoa baita. Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da eta dagoeneko 15. ediziora iritsi da. Otsailean izaten da Bilbon eta martxoan hainbat herritan. Zinegoaken aurreko edizioetan jada 10.000 ikusle baino gehiago izan dira eta Euskal Herrian eta harantzago du eragina.

Zinegoaken kultura-programa berritu egiten da eta kalitatezko zinema eta performanceak ditu ardatz. Jarduera eta ekitaldi guztien oinarrian afektibitate, sexualitate eta identitate arloko diskriminaziorik eza egoteaz gain, munduan zehar egiten diren giza eskubideen urraketak ere salatzen dira, eta familia eredu berriei ikusgarritasun handiagoa ematen ahalegintzen da.