Beganismoaren aldeko mezua daraman autobusa Bilbotik dabil

uriola.eus 2018ko mai. 24a, 12:05

Azken 30 egun hauetan, milaka pertsonek “Zuk ekidin dezakezu” mezua daraman Bilbobusa ikusi ahal izan dute Bilboko kaleetan zehar. Kale Nagusia, Areatza, Indautxu plaza eta Gordoniz izan dira ibilbidearen parte. 

Aldi berean, hiriko postontzietan 140,000 eskuorri banatu dira mezu eta irudi berdinarekin eta 1,200 kartel ipini dira gune ezberdinetan. #SufrituEgitenDute eslogana zuten hamaika mezu, banner eta bideo ezarri dira Facebook, Twitter eta Instagram bezalako Sare Sozialetan.

Hiriko kaleetan ere Animalistak taldearen informazio mahaiak egon dira mezua hiritarrei zabaltzen. "Animaliek sufritu egiten dute eta zuk ekidin dezakezu" leloarekin. Animalistak taldea izan da #SufrituEgitenDute kanpainaren atzean egon den taldea. Gizartea animaliekiko errespetuaz kontzientziatzeko helburuarekin, mezu hau apirilak 15etik maiatzaren 26ra ariko da lan egiten Bilboko hiritarren artean trinko zabaltzeko.

Adierazi dutenez, gizarteari errealitate nabarmen eta oinarrizkoa gogorarazi nahi diete: "animaliek sufritu egiten dute eta egiten diegun guztia sentitzeko gai dira. Pertsona bakoitzaren baitan dago animalien esplotazio onekin bat egin edo uko egitea."

Animalistak animalien askapenerako mugimenduan barruan dagoen antolakuntza bat da, zeinak kontzientziazio eta aktibismo mailan lan egiten duen animaliek gizakiaren espezie berdinekoak ez direlako sufritzen duten diskriminazio morala errotik kentzeko helburuarekin.