Gaztezulok 'Youtuber' ikastaroa antolatu du

uriola.eus 2018ko mai. 28a, 09:55

Euskara sarean eta batez ere Youtuben zabaltzeko helburuarekin, gazteei euskal youtuber bilakatzen laguntzeko B-Tuber ikastaroak eskainiko dituzte ekainean, Euskararen Etxean.

Bilbon erroldatutako 13-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroak izango dira. Bertan, YouTube plataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzera, editatzera, produzitzera, post-produzitzera animatzea da B-Tuberren helburu nagusia eta horretarako formakuntza saioak edukiko dituzte.

Adibidez, ikastaroaren irakaslea Ane Atxutegi youtuberra izango da. Ikastaro praktikoa izango da; hiru goizetan gauzatuko da, egunero 4 orduz. Egun bakoitzak konpetentzia ezberdinak izango ditu, ikastaroa bukatzean gazteek YouTuber izateko argibide nagusiak ezagutuko dituzte.

Ikastaroarekin batera, Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak youtuber lehiaketa bat jarri dute martxan. Lehiaketara edonor aurkeztu daiteke, beti ere, 13-16 urte bitarte baditu; honenbestez, ezinbestekoa izango dute guraso edo tutoreen baimena izatea.

Bideoek 1 eta 5 minutu bitarteko iraupena izan beharko dute, eta gaiaren inguruan mugarik ez dagoen arren, bideoek hizkuntz edukiren bat izatekotan, honek euskaraz izan beharko du. Lehiaketaren irabazleak youtuber izateko ekipo profesionala jasoko du saritzat.