CNT sindikatuak ostiral honetan Barakaldoko Laia zapata-dendaren aurrean bere lehenengo kontzentrazioa gauzatu du. Denda honek langile bat kaleratu du senide baten hiletara joateagatik. “Ez ditugu onartuko langileriaren oinarrizko eskubidearen kontrako eraso hauek. Patronalaren larderiaren aurrean, elkartasunerako eta borrokatzeko euste-horma altxatuko dugu”, sindikatu anarkosindikalistak adierazi du.