CNTk “La Okatik” kaleratutako langile bat berriz hartzea lortzen du

Erabiltzailearen aurpegia CNT Sindikatua 2014ko mai. 16a, 18:50

Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak ATACO SL enpresako CNTko afiliatu baten kaleratzea baliogabea dela adierazi du. Enpresa honek “La Oka” delicatessen dendak, Bilbon, Getxon eta Durangon, kudeatzen ditu. Auzitegiak “askatasun sindikalaren eskubidea” urratu dela dio, hori dela eta langilea, ekainean, bere lanpostura berriz itzuliko da.

Osorik irakurri