'El Sol' Publizitate eta Komunikazioaren Jaialdia bihar hasiko da Bilbon

uriola.eus 2018ko mai. 30a, 13:42

Jaialdiaren baitan, halaber, El Sol Publizitate Komunikazioaren II. Kongresua egingo da, eta 1.500 pertsona baino gehiago biltzea espero da. Guztira, 20 herrialdetako 1.637 lan aurkeztuko dira lehiaketara.

El Sol. Publizitate Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarra bihar, maiatzaren 31n, hasiko da Bilbon, eta hitzaldiz zein jarduerez betetako programa oso bat izango du. Aurreko edizioan bezala, ohiko sariez gain, El Sol Publizitate Komunikazioaren II. Kongresua antolatuko da jaialdian. Bertan, 1.500 parte-hartzaile baino gehiago egotea espero da, eta industriako profesionalik entzutetsuenek hartuko dute parte, iragarleak, agentziak, komunikabide-agentziak eta elkarteak, besteak beste.

Urtero bezala, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango du jaialdiak, eta hiru egun hauetan, bertaratutakoek hitzaldiak, tailerrak eta open talks direlakoak izango dituzte. Oso interesgarriak izango dira denontzat, bertaratzen direnen profilak oso ezberdinak izan arren; izan ere, sortzaileak, marketin-zuzendariak eta planner direlakoak egongo dira, baina baita ikasleak ere, beste behin ere beren premietara egokitzen den akreditazioa lortzeko aukera izango baitute.

Jaialdia ostegunean hasiko da eta ESICen Hoy es Marketing topaketa izango da abiapuntua. Bilbon antolatuko da, jaialdiaren baitan eta hirugarren urtez jarraian. Beste alde batetik, Proximity Worldwide-eko Global Chief Creative Officer lanpostua duen Eva Santosek iazko La muñeca que eligió conducir kanpainaren (Audi) arrakasta azalduko du. Bestalde, egunean zehar honako tailer hauek antolatuko dira: "¿Lo rodamos en vertical y que dure 6?APCPrekin; “Vive el proceso creativo de una experiencia VR”Secuoya Nexus taldearekin eta Branded Content Marketing Association-en (BCMA) parte-hartzearekin; eta “Influencers vs. Opinion Leaders” Miguel Bañón bizitza-estiloei buruzko aldizkarien zuzendari ospetsuarekin, Álvaro Blanco Native Talents-eko Talent Managerrarekin eta Teresa Iturralde, Yo Dona moda-aldizkariko buruarekin.

Hitzaldiak ekainaren 1ean, ostirala, egingo dira Nadav Perry YouTube Products and Solutions-eko (EMEA) buruarekin, zeinak sare sozial horretako berrikuntza eta sormenari buruz hitz egingo duen. Gainera, Paul Feldwich coach eta aholkulariak publizitatearen gaineko teoria guzti-guztia sinetsi behar ez dugula azalduko digu. Horrez gain, Alfonso Marián Ogilvy-ko Chief Creative Officer delakoak “¿Estamos a setas o a leones” hitzaldia emango du; Alvar Suñol-ek, Alma DDBko Chief Creative Officer denak,“El porqué de un momento” hitzaldia eskainiko du; eta Malcom Poynton-ek, Cheil Worldwide-ko Global Chief Creative Officer denak, suspertzen ari diren ekialdeko merkatuetako aukerak izango ditu ardatz.

Orobat, nabarmendu behar dugu Bilboko alkatea den Juan Mari Aburto ere Euskalduna Jauregian izango dela, 12:15ean, erakusketa ikusteko. “eSports” mahai-ingurua egingo da, eta hauexek izango dira parte-hartzaileak: Fernando Piquer, Movistar Riders klubeko CEOa; Eider Díaz, ESLko Communications & PR Managerra; eta Ángel Echevarren, Deloitte-ko Gaming Practice Director delakoa. Gainera, lanbidearen egoerari buruzko eztabaida bat egingo da, José María Rull, AEACP presidente eta DDB Españako CEO denarekin; Pablo Alzugaray, Publizitate Akademiako presidente eta Shackleton-eko CEO denarekin; eta Rafael Urbano, AMko presidente eta Ymedia-ko zuzendari nagusiarekin.

Tailerrei dagokienez, ostiralean Vibuk eta Quasar Labs, genero-estereotiporik gabeko publizitate-tailerra eta “Creatividad Talkin' to Me” tailerra egingo dira, OMDrekin eta Komunikabideen Agentzien Elkartearen laguntzarekin. Horrez gain, Eficacia eta One Show sarien bobinak proiektatuko dira.

Larunbat goizean, ekainaren 2an, finantza-marketinaren gaineko mahai-inguru bat egingo da, Eficacia sariekin lankidetzan antolatuko dena. Honako hauek hartuko dute parte: María Alonso, ING markako marketin- eta kudeaketa-zuzendaria; Silvia Bajo, Bankia markako korporazio-zuzendaria; eta Gonzalo Saiz, Bankinter taldeko Head of Marketing delakoa. Moderatzailea Cristina Barturen izango da, Arnold agentziako zuzendari nagusia. Bestalde, Scopen Brasil konpainiako zuzendaria den Graziela di Giorgi-k marka berritzaileek izan behar duten pentsamoldeari buruzko hitzaldi bat egingo du. Goizeko lehenengo hitzaldia ere nabarmentzekoa da, eta Carlos Jean musikari eta ekoizleak egingo du. Asier Alea Turismorako eta Kanpo Sustapenerako zuzendariak urrezko Sol saria emango dio start-up onenari, hiru finalisten erakustaldien ostean. Amaitzeko, aurten ere, betiko Cannes kiniela proiektatuko da, bai eta Film zerrenda laburra ere.

Sariak banatzeko ekitaldia Euskalduna Jauregian egingo da, larunbatean, 18:30ean. Aipatu behar dugu, halaber, ostegunean, 21:30ean, ongietorri-jaia ospatuko dela San Mameseko estadioan. Tokiko erakundeek eskainiko dute –Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak–. Ostiralean, 23:00etan, berriz ere irekiko dira Euskalduna Jauregiaren ateak “Hasta que salga El Sol” jaia ospatzeko. Bi ekitaldiei esker, sektoreko profesionalen arteko networkinga erraztuko da.

LEHIAKETARAKO KANPAINAK ETA LANAK 

El Sol jaialdiko 33. edizioan, 1.637 izen-emate daude, eta, guztira, 16 ataletan lehiatuko dira, gazte sortzaileena barne. Ohi bezala, Film atalean aurkeztuko dira lan gehienak, 220, guztira. Horrez gain, beste atal hauek egongo dira: Digitala eta mugikorra (153 lan), inprimatutako komunikabideak (149 lan), salmentak aktibatzea (128 lan, sustapen-marketina eta marketin zuzena atal zaharrak barne hartzen dituena), kanpokoa eta komunikabideak (123 lan bakoitzean), harreman publikoak (112 lan), markaren edukiak (95 lan), audioa (91 lan, irrati atal zaharra), ekoizpena (86 lan), kanpaina integratuak (46 lan), berrikuntza (43 lan), diseinua (40 lan), eta sormena futbolean eta nazioarteko ideiarik onena atal berriak (15 eta 8 lan, hurrenez hurren). Gazte sortzaileak atalean 205 izen-emate egin dituzte.

Herrialdeei dagokienez, izen-emateak dibertsifikatu dira. Guztira, 20 merkatuk hartu dute parte, eta iaz, ordea, 16 izan ziren. Oraindik ere, Estatuak ditu lan gehien, 1.131, hain zuzen ere.E

EL SOL JAIALDIAREN 33. EDIZIOARI BURUZ

El Sol. Publizitate Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarraren 33. edizioa Bilbon ospatuko da 2018ko maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean eta 2an. Hiru egun horietan El Sol Publizitate Komunikazioaren III. Kongresua antolatuko da, eta, horrez gain, sektoreko eragile guztientzako kalitate oneko hitzaldi interesgarriak egingo dira, eta networkingaren aldeko askotariko jarduerak landuko dira.