Bilboko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformaren protesta

uriola.eus 2018ko mai. 31a, 12:09

Bilboko Euskal Eskola Publikoaren (BEEP) aldeko plataforma sortu dute. Pasa den ostiralean, maiatzak 25ean, dozenaka ume bildu ziren udaletxearen aurrean, Eskola Publikoaren egoera nolakoa den salatzeko.

Ikasle guztien beharrei erantzuten dien sare publikoa egiteko borondaterik eza ikusirik, Bilboko sare pubikoan ari diren familiek, langileek eta eragileek Bilboko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataforma (BEEP) sortu dute gai hauek bultzatzeko eta soluzioa bilatzeko:

  1.     Azpiegitura arazoak, espazio falta eta gaizki planifikatutako obrak.
  2.     Matrikulen eta plazen aurreikuspen falta.
  3.     Inklusioaren aldeko apustu argirik ez.
  4.     Udalarekin elkarlanean ikastetxeko ordutegitik kanpo ikastetxearen espazioaren erabilera optimizatzeko aukerarik ez.
  5.     Ikastetxe pribatuen hazkuntzari ematen dizkiete erraztasunak eta sare publikoko ikastetxeen sorrerari eta handiagotzeari trabak jartzen dizkiete. 

Ikastetxe pribatura doazen ikasleen proportzioa gero eta handiagoa da Bilbon, 41/59 zifretara heldu dira, Europako proportzio altuenetakoa pribatuaren alde. Joan den ostiralean, maiatzak 25ean,  dozenaka  ume bildu ziren udaletxearen aurrean, eta haien aldarrikapenak paperezko hegazkinean bidali zituzten.