Euskal Herriko Eskolako Agenda 21 Programaren barruan parte hartu duten 30 ikastetxe publiko eta pribatuk Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jasoko dute ekainaren 5ean, Busturiako Urdaibaiko Ekoetxean egingo den ekitaldian.
Aurten, saria jasoko duten 30 ikastetxeetatik 8 Bilbokoak dira: horietako hiruk aurreneko aldiz jasoko dute ziurtagiria eta gainerakoek berritu egin dute jasangarritasunarekin duten konpromisoa.
Eskola Jasangarriaren ziurtagiriak banatzeko ekitaldian agiria jasoko duten ikastetxeetako ikasleak eta irakasleak bertaratuko dira, bai eta ikastetxeak dauden herrietako alkate, zinegotzi eta teknikariak ere.
Euskal Herriko Eskolako Agenda 21 Programan 443 ikastetxek parte hartu du eta horietako 30ek berrikuntzarekin, kalitatearekin eta ingurumenarekin konpromisoa hartuta dutela erakutsi dute.
Une honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko 114 udalerritako 220.000 eskola-umek parte hartzen du jasangarritasunerako hezkuntzaren arloko Eskolako Agenda 21 Programan. Bilbotik 54 ikastetxek parte hartu du eta horietako 10ek lehendik d “Eskola Jasangarriaren” agiria.
Eskola hauek eredu dira Agenda 21eko gainerako ikastetxeentzat, berrikuntzarako gaitasuna eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa erakutsi dutelako.
Ekitaldi horrekin amaiera emango zaio irailean abiatu zen prozesuari; denbora horretan, ikastetxeek ebidentziak bilatu dituzte kanpoko auditoretza baten bidez frogatzeko ikastetxeek, euren baliabideen kudeaketa eta hezkuntza-komunitatearen parte hartzeko bideak jasangarritasunarekin bat datozela..
Bilboko ikastetxe hauek jasoko dute Eskola Jasangarriaren ziurtagiria:
- ARTXANDAPE IKASTOLA HLBHIP
- HARROBIA BHIP
- PEÑASCAL BHIP
- EMILIO CAMPUZANO LHII
- LA INMACULADA-HIJAS DE JESÚS HLBHIP
- DIEGO BERGUICES-OTXARKOAGA BHIP
- NTRA. SRA. DEL PILAR HLBHIP
- OTXARKOAGA BHIP
Agiriak banatzeko ekitaldia ekainaren 5ean izango da, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean. Egun horretan, Bilboko Udalak zenbait sentsibilizazio-ekintza egingo ditu.