Supersur handitzearen kontrako giza-katea antolatu dute

uriola.eus 2018ko eka. 4a, 12:21

‘Ampliación Supersur Ez!’ plataformak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean giza-katea antolatu du Supersur handitzearen aurka protesta egiteko. Kilometro bakoitzak 47 milloi euroko kostua izango duela adierazi dute.

Ingurumenaren Munduko Egunarekin bat eginez, Bizkaiko Foru Aldundia inguratuko duen giza-kate bat sortuko dute Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen handitzearen aurka protesta egiteko. Bihar, ekainaren 5ean, arratsaldeko 19:30ean egingo dute.  

Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen 1-b fasearen aurka egoteko arrazoi ugari dituztela adierazi du plataformak. Adibidez, argazkian ikusi daitekeen bezala, Bolintxuko babes bereziko eremuan eragingo duen kaltea. Asteburu honetan, bertako aldaketak nola izango diren, eta ingurua ezagutzeko, bertara hurbildu ziren plataformako kideak. Proiektu honek Bolintxu ibaiaren gainetik zubi bat egitea eta Arnotegi mendiaren azpitik tunela egitea aurreikusten du.

Horrez gain, kilometro bakoitzaren kostu altua aipatu dute. Kilometro bakoitzak 47 milloi euroko kostua izango du, bakarrik 2 minutu aurrezteko. 4,2 kilometroko luzeera izango dituen errepide zatia egiteko 200 milioi euroko aurrekontua aurreikusi dute. Beraz, argitu duten bezala, kilometroko 47 milioi euro izango dira. Plataformak autobidearen luzapenak bakarrik bi minutuko aurrerapena duela azaldu du, eta aurreikusitako trafikoaren %50a besterik hartzen ez duen autobidea dela salatu.

Beraz, gauzak horrela, biharko giza-katean parte hartzeko deialdia zabaldu dute eta sinadura bilketa batekin hasi dira change.org Web gunean. Horrekin, Supersur handitzearen aurka protesta egitea eta plana bertan behera gelditzea eskatuko dute