Programazioa asteazken honetan, ekainaren 6an, abiatuko da, Anaïs Boudot artistaren “L´Empyrée” erakusketaren inaugurazioarekin, Arkitektura SF 38n. Erakusketa ekainaren 15era arte bisitatu ahal izango da, eta Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetza du.
Une honetan, BilbaoArteren beka duen artista egoiliarra den Boudotek eskulturaren eta meta-argazkiaren arteko seriea aurkeztuko du, bere argazki irteeretan bildu eta sentsibilizazio zianotipiko prozesu kimikoa jaso duten harrietan oinarrituta. Estatu mailako estreinaldia da, Parisen dagoen erakusketa handiagoaren partea, eta Bilbora ekarri gura izan du, BilbaoArten egin duen egonaldiaz baliatuta.
Bisita gidatuak
Aurreko edizioan bezala, BLV-ART jarduera nagusien artean azpimarragarriak dira, baita ere, inguru horren aldeko apustua egin duten sortzaileen ekimenari esker sortu diren galeria berrietara eta hiriko artearekin erlazionatutako guneetara egingo diren doako bisita gidatuak. Arty Walks, partaidetzan oinarritutako bisita interaktiboak dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta Bilbo Zaharreko hainbat gune bisitatuko dituzte. Bisitak ekainaren 8an eta 9an izango dira, 18:00etan, eta bi ordu inguruko iraupena izango dute. Jarduera horretan parte hartzeko beharrezkoa izango da ekainaren 6 baino lehen izena ematea www.kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez.
Agenda
EKAINAK 6
10:00-13:00 SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA
PERFORMANCE TAILERRA
EXCHANGE Live Art sorkuntza lana, Isabel Leónekin eta Ana Mateyrekin
Izen emateak: kulturabarrutik.eus
Prezioa: 5€
19:00 - ARKITEKTURA SF 38
INAUGURAZIOA: L’EMPYRÉE ERAKUSKETA
Anaïs Boudot (EKAINAK 6 - 15)
EKAINAK 7
12:30 - BERREGINEN MUSEOA
BLV-ART INAUGURAZIOA
PERFORMANCEA: Ana Matey eta Isabel León “Desovillar”
13:30 - BILBAOARTE
INAUGURAZIOA, LUNCHBOX ERAKUSKETA
(Performancerako jatorrizko partituren nazioarteko erakusketa)
ERABATEKO ESTREINALDIA
20:00 - BILBOROCK
PARASITE KOLEKTIBOA “Jokoa”
Sarrera gonbidapenarekin
21:00 SAREAN
ISABEL LEÓN PERFORMANCEA
“Tarjeta SIM”
EKAINAK 8
10:00 – 13:00 SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA
PERFORMANCE TAILERRA
EXCHANGE Live Art Sorkuntza Isabel Leónekin eta Ana Mateyrekin
Izen emateak: kulturabarrutik.eus
Prezioa: 5€
19:00 - BERREGINEN MUSEOA
PERFORMANCE ANA MATEY “104”
19:30 – XAKE ESPAZIOA
TRAKAMATRAKA “Birziklatutako musika-tresnen kontzertua”
20:00 BILBOROCK
MAY SERRANO “Bai, maite dut nire burua!”
21:00 BERREGINEN MUSEOA
KARIM KHARBAOUI PERFORMANCEA (Maroko) “Hamasat”
ERABATEKO ESTREINALDIA
EKAINAK 9
13:00 SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA
PERFORMANCE TAILERRAREN AMAIERAKO ERAKUSKETA
EXCHANGE Live Art Sorkuntza Isabel Leónekin eta Ana Mateyrekin
19:30 BERREGINEN MUSEOA
KREGO-MARTIN DANZA “Zona (no) confort”
19:00-22:00 - B-COOL TERRAZA
PERFORMANCE - PASCALE CIAPP (Frantzia) “... you”
Iraupeneko Performancea
EKAINAK 10
11:30 – 13:00 BERREGINEN MUSEOA
SWING PARTY MUSEOAN. Lindy Band Collective - Lindy Hop Festa
ZENBAIT ESPAZIO 12:00-14:00 100’
BASTARDAS. Performance ibilbidea
Hasiera: Pikara, Askabide, Zinegoak, Comisión Antisida, Wikitoki
Amaiera: La Karpinteria
EKAINAK 14
19:45 BILBAO ARTE
ZUREKIN KOLEKTIBOA. “Cocktail: agitar y servir templado”
Edari eszenikoa hamabi tartetan
EKAINAK 15
19:00 BERREGINEN MUSEOA
CIA ANEZKA COMPAÑÍA. “RevOluciOn”
19:45 BILBAOARTE
AINARA LEGARDON. Performance kontzertua
Sarrera gonbidapenarekin
EKAINAK 16
B-COOL TERRAZA. MAMA CREA
“POESÍA A LA CARTA”. Eguneko menua: “Mujeres poetas“
Emanaldiak 15 minutuz behin.
12:00 – 14:00 / 19:00 - 21:00
(4 pertsona emanaldi bakoitzean) Erreserbak: info@mamacrea.com
Jarduera guztiek sarrera librea izango dute leku guztiak bete arte. Ainara LeGardonek Bilborocken eta BilbaoArten eskainiko dituen kontzertuetarako beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea hasi baino ordubete lehenagotik.