Bizikleta martxa hau egiten dugu bizikletaren erabilera hirian gero eta gehiago eta segurako izateko behar diren neurriak jartzeko. Bizikletaren erabilera bultsatzeko, bai kalean, bai bulegoetan. 20 urte baino gehiago daramagu Bilbon, bizikletaren erabilera ikusgarriago izan dadin.
Egun jende gehiago gara bizikleta erabiltzen dugunok Bilbo hirian bai garraio modua edo kirola egiteko aisialdian, baina egia esan Bilbon beste hiri batzuekin konparatuz, Gazteiz, Donostia, Iruña, Zaragoza, eta abar askoz atzeratuagoak gaude.
Hiru urtetako legislatura eta udalarekin bileraren bat eta gero, aurrerapausuak eskasak izan dira. Bidegorriaren sarea amaitu gabe dago eta dagoena lotu barik dago. Bizikleta elektrikoak erosi dira baina ez dago behar den bezala oinarrizko azpiegitura ziur ibiltzeko bizikleteekin. Trafiko baretzeko aplikatzear dago oraindik. Bizkaia mailan BFA-K itzelezko proiektuak eraman nahi ditu aurrera, betiko moduan mugikortasun iraunkorra ahaztuz. Erakundeek bizikletaren garapena baztertu dute.
Biziz Bizin uste dugu kideak bizikletaren erabiltzaileak haunditu ahal dira oso, baina horretarako hartu behar diren neurriak besteak beste hauek izan behar direla: Bidegorriak lotu, Bilbo Haundiko herri guztiak konektatu, trafiko baretu honela bakarrik egongo litzateke esparrua garraio publikoetarako, oinezko eta txirrindularientzat, eta nola ez kutsadura murriztuko litzateke eta bizi kalitatea askoz hobeagoa izango litzateke guztientzat.
Biziz Bizi elkartetik bizi martxa honetan bizikletaren erabilera bultzatzeko eta aldarrikatzeko parte hartzeko animatzen zaituztegu. Bi ibilbideak prestatu ditugu, umeentzako 4 km-takoa eta beste bat nagusientzat 12 km-takoa.