Arriaga Antzokiak eskola antzerkiaren gala tradizionala jasoko du igande honetan, ekainaren 10ean, Bilboko Udaleko Kultura Sailak hiriko ikastetxeen artean urtero sustatzen duen lehiaketa irabazi duten antzezlanak eskainiz. Gala arratsaldeko 17:30ean hasiko da.
Aurtengo edizioan saria jaso duten eta ikus-entzuleek igandean ikusi ahal izango dituzten zazpi antzezlanak hauek dira: “Mi (Mirenetik Mikelera)” eta “Errefuxiatuak”, Epalzaren Alarguna Eskola; “Esto no es. El señor que confundió a su mujer con un sombrero” Txurdinaga Behekoa Institutua; “Elurrezko panpina”,Karmelo Ikastola; “Maribel y la extraña familia”, Nuestra Señora del Pilar Ikastetxea; “Arkakusoen herrialdea” Pio Baroja Institutua; eta “Eskola Maitea”, Arangoiti Ikastetxea.
Eskola Antzerki Lehiaketa, protagonistak ikasleak diren antzezlan lehiaketa da. Antzezlanak, moldaketak edo eurak asmatutakoak izan daitezke. Bilboko 13 ikastetxe publiko eta pribatutako 400 ikasle baino gehiagok hartu dute parte lehiaketaren hamazortzigarren edizio horretan, eta 23 antzezlan aurkeztu dira.
Lehiaketa 1995ean jarri zen martxan, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuz. Dirutan ematen diren sariez gain, parte hartzen duten ikastetxe guztiek 300 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dute, ikasturtean zehar egin beharreko muntaketetan laguntzeko. Baina, gainera, kategoria bakoitzeko antzezlan irabazleek euren sorkuntza lanak Arriaga Antzokiko agertoki pribilegiatuan aurkeztu ahal izango dituzte ikus-entzuleen aurrean.
ESKOLA ANTZERKI LEHIAKETA 2018 / SARIAK
1. Epalzaren Alarguna Eskola - “Mi (Mirenetik Mikelera)”
Lan eszeniko onena
2. Txurdinaga Behekoa Institutua - “Esto no es. El señor que confundió a su mujer con un sombrero”
Proposamen eszeniko bitxiena
3. Epalzaren Alarguna Eskola - “Errefuxiatuak”
Antzezlanaren alderdi teknikoen soluzio hoberena
4. Karmelo Ikastola - “Elurrezko panpina”
Antzerki, dantza, zirku edo beste edozein diziplina eszenikoko modalitateak berreskuratzeko lan onena.
5. Nuestra Señora del Pilar Ikastetxea - “Maribel y la extraña familia”
Antzezpen lan orokor eta koral onena
6. Pio Baroja Institutua - “Arkakusoen herrialdea”
Partaideen adinera egokitutako lan onena
7. Arangoiti Ikastetxea - ¬“Eskola Maitea”
Epaimahaiaren izendapen libreko akzesit saria. Diziplinen erabilera hoberena antzezlanaren garapenerako.